Jarduerak eta esperientziak

2017rako ezinbesteko 30 bide

Foru-lurralde osoan sakabanaturik, hona hemen 30 bide, Nafarroako aditu bihur zaitezen. Bide hauetatik askotariko txokoak ezagutzeko aukera izango dugu: basoak, ur-jauziak, leizeak, ibaiak, baselizak, trikuharriak, kondairak, hegaztiak, gailurrak...

Familientzako bidexkak dira batzuk, seme-alabekin gozatzeko; jendeari oro har zuzenduta daude beste batzuk, edonork egiteko modukoak, ez baitute ahalegin handia eskatzen; eta azkenik, zeregin horietan ohituta daudenentzako bideak, mendian nolabaiteko esperientzia dutenentzat.

Aukeratu gustukoen duzuna, jantzi botak eta ikus itzazu paisaia ikusgarriak, ezagut ezazu Nafarroako jendea eta goza ezazu bertako gastronomia aberatsaz; esperientzia paregabea sartu ahal izango duzu motxilan.

PIRINIOETAN

1. Pottoka Urdinaren ibilbidea, Zugarramurdi.
2. Xorroxin ur-jauzia, Erratzu.
3. Iturburua, Oieregi, Bertizko Natura Parkea

4. Larraun ibaiaren iturburua, Iribas
5. Saien balkoia, Irurtzun
6. Haritz zaharrak, Jauntsarats.
7. Leurtzako urtegiak, Urrotz
8. Orgiko bidexka, Lizaso
9. Basajaunberroko basoa, Orreaga
10. Paradisuak-Erlan, Irati-Orbaitzetako basoa
11. Errekaidorra, Iratiko bihotzean, Otsagi
12. Gartxoten bidea, Itzaltzu
13. Orhiko igoera, Iturtzaetako mendatea-Zaraitzuko ibarra
14. Zemetoko bidexka, Belaguako ibarra
15. Dronda-Mata de Haya,  Izaba- Belaguako txokoa
16. Artikomendia, Izaba.
17. Trikuharrien bidea, Etxarri Aranatz
18. Mendizaleen ibilbidea,  Urbasa-Andia Natura Parkea
23. Irati ibaia - San Roman baseliza, Agoitz

IRUÑERRIA

21. Hiru baselizen bidexka - Etxauriko Haitzak,  Muniain
22. Argako ibai-pasealekua, Iruñea

ERDIALDEA

19. Urederra ibaiaren iturburua, Bakedano
20. Irantzu ibaiaren arroila, Abartzuza
24. Lokizko Santiago baseliza, Ollobarren
25. Artaxoako trikuharriak, Artaxoa
26. Iturrixikin - Montearriba, Iratxeta
27. Aita Santuaren bidea-Peña del Adiós, Xabier

ERRIBERA

28. Cortinas amildegia, Bardea Zuria.
29. El fraile, Bardea Beltza.
30. Las Roscaseko zirkuitua, Fitero
[+ ikusi fitxa osoa]

Razones para no perdértela

Momentu onena

Aprobetxatu antolatutako bisita gidatuak bide hauetan zehar ibili ahal izateko eta jarduera turistiko interesgarriak egiteko.

Nola osatu eguna

Indarberritzeko era bakarra gure gastronomia paregabea dastatzea da, bertoko produktuen bikaintasunean oinarritzen dena.
Oharrak Bideetan zehar ibili aurretik, gomendatzen dugu bide bakoitzaren luzeraren, desnibelaren eta aholkuen inguruko informazioa bilatzea.