Jarduerak eta esperientziak

Entzierroa ikustea

Turistas viendo el encierro desde un balcón Uztailaren 7tik 14ra bitarteko edozein egunetan izan daiteke. Iruñean gaude eta goiz fresko bateko 06:00 dira. Oraindik gauaz gozatzen ari diren bertakoak eta mundu erditik etorritako bisitariak karea bezain alkandora zuria jantzita goizeko 08:00etako entzierroa ikustera edo, nork daki, entzierroan korrika egitera garbi-garbi etortzen direnekin nahasten dira.

Edozein delarik zure egoera, argi dago ezin duzula entzierroan huts egin eta, horregatik, zuzenean bizitzeko 3 modu desberdin proposatzen dizkizugu.

HESITIK
Ibilbide osoan 3.000 piezaz osatutako hesia jartzen da, eta bertatik goza dezakegu entzierroaz. Lehen hesia korrikalarientzat, osasun-arloko langileentzat, prentsakoentzat eta abarrentzat izaten da, eta bigarrena, ikusleentzat. Bigarren aukera nahi baduzu, goiz jaiki beharko zara eta han egon goizeko 6:00etarako.

BALKOI BATETIK
Aukera erosoagoa eta aurrekoa bezain baliagarria da entzierroa balkoi batetik ikustea. Entzierroaren zati bat telebistan ikusiko duzu eta zure pareko zatia balkoitik. Eta gorputza girotzeko balioko dizun gosari oparoarekin amaituko duzu.  Jarri harremanetan zerbitzu hori eskaintzen duten enpresekin.

ZEZEN-PLAZAN
Beste aukera bat zezen-plazara joatea eta entzierroaren azken zatia han ikustea da, neska-mutilak eta zezenak nola iristen diren ikustea. Itxaronaldia atseginagoa izateko, musikarekin eta hainbat ikuskizunekin animatzen da plaza. Halaber, sarrerak eskubidea emango dizu entzierroaren ondorengo bigantxak ikusteko. Azken aukera hori hautatzen baduzu, gogoan izan garaiz iristea komeni dela eta sarrerak on line erostea edo, bestela, goizeko 06:00etatik irekita egongo diren plazako leihatiletan.

Nolanahi ere, esperientzia bizitzen ez baduzu nekez ulertu ahal izango dituzun zirrarak izango dituzu.

Razones para no perdértela

Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Goizero uztailaren 7tik 14ra 8: 00etan.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Egiaztatu programa eta oporretan eskaintzen diren jarduera ugarietako batean parte hartu.