Jarduerak eta esperientziak

Abentura eta dibertsioa Sendaviva parke tematikoan

Iruñetik 80 kilometro hegoaldera dago, Tuteratik eta Errege Bardea liluragarritik oso gertu; bertara hurbiltzen bazara, bisitatzea gomendatzen dizugu.

Parkeko ibilbidea lau eremutan banatuta dago: «Herria», «Feria», «Basoa» eta «Baserria». Horietan zehar 30 atrakzio baino gehiago aurkituko duzu, ausartenei bertigoa eta adrenalina-igoera sentiaraziko dietenak, eta lasaienei jakin-mina eta gozamena. Lehenengoetan, Tubing zuzenaren, Bobsleigharen, Erortze Librearen edo Tirolina Handiaren artean aukeratu ahal izango duzu; bigarrenetan, ur-txirristen, tirolinen, zaldiko-maldiko hegalarien, barkuen, barre-ispiluen eta ur-labirinto baten artean.

Gainera, lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzu animalia exotiko batzuk: kanguruak, lehoiak, jaguarrak, tigreak, zebrak edo iguanak, baita ohikoagoak diren beste batzuk ere: oreinak, basurdeak, hartzak, otsoak eta bisoiak; eta haietako batzuekin kontaktu zuzena izateko aukera izango duzu.
Sendavivak beste ikuskizun batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola harraparien hegaldatzea, Europako ikusgarrienetako bat, eta familia guztiak gozatuko duen zirku handi bat.
 
Haur txikiekin bidaiatzen baduzu, arrakasta ziurtatua duzu.

Kokapena

Razones para no perdértela

Momentu onena

La primavera y el verano. Fuera de esta temporada el parque se engalana para recibirte en Semana Santa, Halloween y puentes.

Nola osatu eguna

Visita las casas-cueva de Arguedas.
Oharrak Dentro del parque, además de las atracciones y espectáculos, existe una buena oferta de restauración y alojamiento. 

Informazio praktikoa

  • Herria ARGUEDAS
  • Zonaldea Erribera

Información y reservas