Jarduerak eta esperientziak

Sanferminetako egun bat haurrekin

Goiztiarrenek entzierroarekin hasiko dute eguna. Hesietan tokia hartzeko, 6:30ak baino lehen bertaratzea komeni da; hala ere, ordubete geroago ager zaitezke, saldoa zezen-plazara iristen ikusteko. Saria? Ohiturak agindutakoa betez, Mañueta kalean erosiko dituzun txurro bikainak. Berariaz irekitzen dute denda.

Hain goiztiarrak ez direnek 9:30ean izango dute lehenengo hitzordua, erraldoi eta buruhandien irteerarekin. Iruñeko kaleak dantza batean ibiltzen ditu harri-kartoizko errege-erreginek eta eskoltak osatutako gorteak. Goizeko 11k inguruan, egun batzuetan haurrentzako egokitutako zezen-ikuskizunak egiten dira; adibidez, corrida vascolandesa delakoa. Eta egunero, hilaren 6an eta 7an izan ezik, eguerdiko 12:00etan, Foruen Plazan izaten diren herri-kirolen erakustaldiak ez galtzea gomendatzen dizugu.

Egia da ibiltze hutsarekin entretenimendu asko izango duzula; kalea etengabeko festa da, eta denetariko ikuskizunak inprobisatzen dira bertan: dantza, musika, umorea, kolore guztietako trebeziak...

Izan ere, ezin baztertuzko beste aukera bat jolas-parkera hurbiltzea izango da, herritarren artean barrakak izenarekin ezaguna, txikienak gozaraziko baititu. Argako ibai-parkean dago, ibilaldi berde bat egiteko, ahateak ikusteko eta alde zaharreko iskanbilatik deskonektatzeko leku paregabea.

Era berean, 11:30ean eta 18:00etan, Rodezno Kondearen plazan, aire zabaleko parke bat irekitzen dute, eta han antzerkia, jolasak, lantegiak eta haurrentzako atrakzioak egoten dira.
Eta 20:30ean familia osoa hurbildu gaitezke, zezenketak bukatutakoan, «peñen» irteera ikusteko; ikuskizuna, dantza eta giro ona ziurtatuta daude.

22:00etan, ausartenek zezensuzkoarekin gozatuko dute, eta, eguna bukatzeko, 23:00etan, su artifizial ederrak izaten dira. Eserita ikus daitezke, Gaztelugibeleko lorategietan, edo, zergatik ez?, jolas-parkeko noriara igota.








Razones para no perdértela

Momentu onena

Del 6 al 14 de julio.

Nola osatu eguna

Participa en cualquiera de los actos sanfermineros.
Oharrak Consulta el programa de San Fermín de cada año y encontraras una amplia variedad de espectáculos dirigidos a los niños.