Jarduerak eta esperientziak

Ziza bila

Inguru honek, batez ere udazkenean, eskaintzen duen oparotasuna eta fruituak ezagutu itzazu. Ultzama bailarako hosto erorkorreko basoek haien kolore guztiak eta fruiturik preziatuenak, onddoak eta zizak, agertzen dituzte. Gida mikologiko aditu batek gidatutako bilketa eta sailkatze jarduera batean parte har dezakezu. Bidea erraza da eta jan daitezkeen onddo espezieak segurtasunez identifikatzen ikasiko duzu.

Horrez gain, kontsumo praktika egokiak ikasiko dituzu eta bizipenak eta esperientziak banatzeko aukera izango duzu.

Razones para no perdértela

Momentu onena

Udazkena, otsaila, martxoa eta apirila, fruktifikazio garaia.

Nola osatu eguna

Bailaran eskaintzen den menu mikologiko freskoak dastatu eta bazkaria jaisteko ehun urte baino gehiago dituen Orgiko harizti zaharrean barrena paseatu ahal izango duzu.
Oharrak Beharrezko materiala: saskia, labana, zira, mendiko botak eta hamaiketakoa. Praktika onen eskuliburua, parkeko mapa eta bilketa baimena emango dira.

Informazio praktikoa

  • Herria LIZASO
  • Zonaldea Pirinioak
  • Data
    • 09/21/2017 - 11/21/2017
  • Prezioa 10,00 €  BEZ kanpo.

    8 eta 14 urte bitarteko haurrak, 5€. Doakoa 8 urte baino gutxiagoko umeentzat. Harpidetuak, 5€.

  • Emailgarrapo@garrapo.com
  • Web www.parquemicologico.com
  • Punto de encuentroUltzamako gizarte etxe-frontoiko aparkalekua.

Información y reservas

  • Cita previa CitaPrevia_SN
  • Grupo mínimo 10