Jarduerak eta esperientziak

Iruñako bisita gidatua

Hiri baten arima, kultura eta jendea ezagutu nahi izanez gero, ez dago bertako gidarien bidez egitea baino hoberik. Haien bitartez kale enblematikoetan barrena ibiliko zara, hala nola Santo Domingon edo Estafetako bihurgunean, hain zuzen sanferminetan zehar telebistan hainbeste aldiz ikusi dituzun horietan. Intereseko eraikinen xehetasun guztiak ezagutu eta pasadizo historiko garrantzitsuenen berri izanen duzu, eta ziur asko aditzera emanen dizute zein diren ezinbestez probatu behar dituzun pintxo horiek.
 
Kalez kale ibiliz belena ezkutuak aurkituko duzu, Erdi Aroko bastioi batetik begiratuko diozu ikuspegiari, harresien artean ibiliko zara, Hemingway garai batean maiz joaten zen kafetegi batera eramanen zaituzte.... hori guztia eta hiriak gordetzen dituen sekretu eta bitxikeria askoz gehiago ere.
 
Jarri harremanetan hemen hiriburuan bisita gidatuak egiten dituzten enpresekin, eta goza ezazu esperientziaz; ziur bisita bukatuta bestelako modu batez begiratuko diozula Iruñeari...

Kokapena

Razones para no perdértela

Momentu onena

Cualquier época del año es aconsejable para recorrer la capital del Reyno.

Nola osatu eguna

Callejea por las calles del casco antiguo y degusta los ricos pinchos, cocina en miniatura que te ofrecen los bares y restaurantes de la ciudad y participa en algún evento cultural.
Oharrak La duración de la visita oscila entre 1h y 1,30min.

Informazio praktikoa

  • Herria PAMPLONA ( 31000 )
  • Zonaldea Iruñerria
  • Data
    • Urte osoan

Información y reservas

  • Cita previa CitaPrevia_SN
  • Hizkuntzak Castellano, Euskera, Francés, Inglés, Italiano