Jarduerak eta esperientziak

Sanferminetako entzierroan korrika

Zerk bultzatuta aritzen dira korrikalariak halako balentrian? Bada, tradizioak, promesek nahiz erronkek.

Uztailaren 7tik 14ra, entzierroek zirrara eragiten digute goizero-goizero. Goizeko 8ak jo baino minutu batzuk lehenago, gazteek santuari egiten diote kantu, babes eske. Tentsioa puri-purian izaten da giroan. Lehen suziri iragarlea entzuten denean, nerbioek eta emozioek eztanda egiten dute: 6 zezen eta 4 joaldun eskortatik ateratzen dira, eta Santo Domingo aldapan gorako bidea hartzen dute.

Adoretsuenak adarren aurrean jartzen dira. Batzuek estropezu egiten dute; beste batzuk airean ibiltzen dituzte zezenek. Geldiezina bihurtzen da galtzada-harrien gaineko lasterketa. Merkadereserako bidea hartzen dute bere bihurgune arriskutsura iritsi arte, eta han bukaerarik gabeko kalea hasten da, Estafeta; haren bukaeran Teléfonicako bihurgunea ageri da, eta zezen-plazan bukatzen den kalezuloa. Plaza horretan, 22.000 ikusle inguru egoten dira, animaliak eta korrikalariak iritsi zain, dena ondo bukatu dadila erregutuz.

Jendez gainezka egoten da hondarra, eta, zezenak eskortetara sartu arte, ez da itzaltzen arriskua. Orduantxe jaurtitzen dute azken suziria, eta txaloka hasten da jendea, bihotz-taupadak pixkanaka lasaituz.

Kokapena

Razones para no perdértela

Momentu onena

Todos los días entre el 7 y el 14 de julio a las 08:00.

Nola osatu eguna

Sigue disfrutando de los actos diurnos y nocturnos de la fiesta.
Oharrak

Deskargatu entzierroan korrika egiteko gomendioak eta arauak