Jarduerak eta esperientziak

Landa etxeak nekazaritza-turismoarekin

Nafarroan horrelako esperientziez goza dezakezu. Landa etxeetan ostatu hartuz nekazaritza jardueretan parte hartu eta herrietako bizimodu tradizionala ezagutzeko aukera izango duzu. Behi, txahal, ardi, ahuntz eta oilaskoekin kontaktu zuzena izango duzu; elikatu ahal izango dituzu, animaliak jetzi eta ilea mozterakoan parte hartzeko eta arrautzak biltzeko aukera izango duzu eta, zortea izanez gero, naturako fenomenorik ederrenetako bat gozatu ahal izango duzu, kume baten jaiotza.

Klikatu hemen Nafarroan nekazaritza-turismoko jarduerak eskaintzen dituzten landa etxeak ikusteko.  

Razones para no perdértela

Momentu onena

Urtaro bakoitzak zapore propioa du, urtaro guztiak egokiak dira landa etxe polit batean naturaz gozatzeko eta animaliekin kontaktuan egoteko.

Nola osatu eguna

Zure etxea kokatuta dagoen herria ezagutuz txoko bakoitzean Nafarroaren sustraiak eta bertako tradizioak sentituko dituzu.
Oharrak Ostatuetan nekazaritza eta abeltzaintza lagin zaindu eta txiki bat aurkitu ahal izango duzu, baina baita haztegi handiago bat ere.