Antolatu bidaia

Nafarroako lehenbiziko emakume santuaren etxe-museoa

Museoak / Monografikoa

Multimedia

La Santa

Eguraldia

La Santa
Vicenta María López y Vicuña, lehenbiziko emakume santua, aitaren aldeko bere amatxirena zen lau solairuko etxe horretan sortu zen, Cascante herriaren erdialdean. Cascanteko emakume ospetsu hori ezagutzeko, onena da santuaren sortetxeko antzinako gelak bisitatzea, horietan hazi baitzen santua. Bere oroigarrien bidez, santuaren ardura handiko bizitzaren berri izanen dugu: tresnak, koadroak eta idazkiak, baita jantzi zuen arropa ere.

Vicenta María López y Vicuña 1847ko martxoaren 22an sortu zen. Bere gurasoen logelan izan zen jaiotza, bere amatxik Cascanten zuen etxean. Garai hartan, inork ez zuen igarriko 4 solairuko eraikin hura historikoa izanen zenik, Nafarroako lehenbiziko emakume santuaren etxea izateagatik. Izan ere, ohore hori irabazi zuen lagun hurkoaren aldeko lanetan eman baitzuen bizitza. Harrera etxe anitz ireki zituen, etxearen segurtasuna utzirik, beste toki batzuetara zerbitzatzera joaten zen gazteriari laguntzeko.

Eta, gaur egun, museo bihurtu da haren sortetxea. Oroigarriz betetako lau solairu horiek aukera emanen digute santua barne-barnetik ezagutzeko.

Zer ikusten ahal dugu?
Beheko solairua:
antzina uzta gordetzeko erabiltzen zen arren, harri gaineko marrazkiak erakusten dizkigu gaur egun.

Lehen solairua: familiaren bizilekua. Liburutegia interesgarria da. Santuaren aitaren bulegoa zen.

Bigarren solairua: garaiko sukaldea edo sutegia, santuaren gela, familiaren jangela, otoiztegia eta sortu zen logela.

Hirugarren solairua: oroigarrien eta erlikien museoa. Nini eta neskatxa garaian jantzitako arropa duten beira-arasak, aitaren ahotik katekesiko lehenbiziko ikasgaia jasotzeko erabili zen aulkia, debozio medailak, bere gorpuzkinak jartzeko erabili zen maindirea, eta santuaren obrak, beste objektu bitxi batzuen artean.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Horario habitual: de martes a viernes, de 10:30 a 13:00 y de 17:30 a 19:30. Sábados y domingos, de 10:30 a 13:00. Grupos, concertar cita previamente.
  • Puente del Pilar (del 12 al 15 de octubre): horario sin cambios.
  • Día 1 de noviembre (festivo), horario sin cambios.
  • Puente de Diciembre (del 2 al 10 de diciembre): horario sin cambios salvo el día 4, de 10:30 a 13:00 y de 17:30 a 19:30.

Invierno:

  • Horario habitual: de martes a domingo, de 10:30 a 13:00 y de 17:30 a 19:30. Grupos, concertar con antelación.
  • Navidad (del 22 de diciembre al 8 de enero): horarios sin cambios.

PREZIOAK

Precio entrada: 2,00 €

Oharrak: niños 1€.

Bisita gidatua

Deskripzioa: para grupos, concertar cita con antelación 948 850 158.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria CASCANTE
  • Zonaldea Erribera
  • Helbidea Calle Santa Vicenta María 14
  • Telefonoa 948850158 - 678887006
  • E-posta museovmcascante@yahoo.es
  • Bisita gidatua Bisita gidatua