Antolatu bidaia

Taloaren eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa

Eguraldia


Hartzitu gabeko arto-irinarekin egindako opila da taloa, plantxan erreta eta ardi gaztarekin, txistorrarekin edo txokolatearekin jaten dena. Nafarroako iparraldeko elikagai tradizionaletako bat da, batez ere Leitza aldean.

Herri horrek irailean ospatzen du produktu horri egiten dion festa-omenaldi berezia. Programa bariatua eskaintzen duen jardunaldia da; izan ere, gauza askotxo aurkitzeko parada izanen dugu bertan: artisautzako produktuak eta elikagaiak erosteko azoka, herri kiroleko erakustaldiak, bai eta taloak dastatzea ere -gozoak edo gaziak, txistor, gazta, hirugihar, txokolate edo eztiarekin...-. Aukeratu gogokoen duzuna eta dastatu tradizioaren zaporea.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa