Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

Donejaku bidean daudenak

  • Mapa Ruta Brujería

    Mapa Ruta Brujería

    Museo de las Brujas

    Museo de las Brujas


» Argazki guztiak ikusi

Sorginkeriaren ibilbidea


Etnografikoa, Tematikoa

Esteka interesgarriak:

Cederna-Garalur

Consorcio Bertiz

Consorcio Tierra Estella

Kilometro kopurua: 222,00


XVI. eta XVII. mendeetako Nafarroako gizarteak hainbat ezaugarri izan zituen: kulturari eta politikari dagokienez, desberdintasunak egon ziren; mitoetan eta kondairetan sinisten zuten; eta naturaren boterea erabiliz gaixotasunak sendatzeko antzinako emakumeek jakinduria zuten. Alderdi horiek ahalbidetu zuten herritarren artean ustezko sorginak salatzea. Salaketa gehienak funtsik gabeak izan ziren arren, Erdi Aroko historiak Nafarroari lotu dizkio sorginak, akelarreak, edabeak, konjuruak eta jazarpenak.

Inkisizioak esku hartu zuen Nafarroako 60 herritan baino gehiagotan. Herri gehienak mendialdekoak ziren, sorginenganako sineskerien erdigunekoak, hain zuzen. Eskualde hori bakartuta egoteak bultzatu zituen deabrua gurtzeari eta sendabide naturalei buruzko teoriak, garaiko dokumentuek jasotzen duten arabera. Hala ere, irudimen gaiztoak garaiko petrikilo xumeei egotzi zien hegan egiteko edo deabruarekin harremanetan sartzeko boterea. Fantasia hutsa zen hura, esparru bakartuek eta sarbide gaiztoko oihanek piztua, han sendalariek belarrak biltzen baitzituzten.

Nafarroako sorginkeriaren mapak lerro bat marrazten du Zangozatik eta Irunberritik Ameskoaraino (Lizarrako iparraldean). Halaber, Viana eta Bargota aldean gune bakarturen bat gelditzen da. Sorginkeriaren ibilbideak lau bide ditu, fenomeno horren agertoki nagusiak modu logikoan ezagutzeko antolatuak. Betidanik misterio-fama izan duten leku eder-eder horiek gonbidatzen dute bisitaria obskurantismoaren mundu misteriotsura joateko, eta, aldi berean, aukera eskaintzen dute gastronomia ohituren zaporea gozatzeko eta haien mamia iraunarazi duen ingurune baten jatortasuna bizitzeko.

Sorginkeriaren ibilbidea:
  • 1. ibilbidea. Ustezko sorginen lehen jazarpenak Nafarroan: Erronkari eta Zaraitzu ibarrak eta Orreagako aldea (Auritz, Orreaga, Otsagabia, Burgi eta Bidankoze)

  • 2. ibilbidea. Muga, sineskeria eta sorginkeria: Urdazubi, Zugarramurdi, Baztan, Bertizarana, Bortziriak (Zugarramurdi, Urdazubi, Arraioz, Bera eta Doneztebe)

  • 3. ibilbidea. Mendiak eta leize-zuloak, mitologiaren eta sorginkeriaren artean: Anozibar, Larraun eta Araitz ibarrak, Leitzaran (Anozibar, Alli, Areso, Intza eta Olague)

  • 4. ibilbidea. Aztiak Estellerrian: Estellerria (Bargota eta Viana)




1. ibilbidea: Erronkari eta Zaraitzu ibarrak, eta Orreagako aldea Sorgintzak han jaso zuen jazarpen antzinakoena. Dokumentuen arabera, 1329an sarekada handia izan zen. Eskualde horren barnako ibilbidea da Auritz : XVI. mendean, Balanza lizentziadunak, "Nafarroako Torquemadak" ... [+ info]

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da



www.turismo.navarra.es

+34 848 420 420

22-08-2014

Reyno de Navarra, Tierra de diversidad