Antolatu bidaia

Ogi Txigortuaren Eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Tostada de aceite
icono pie de fotoTostada de aceite
Aceituna variedad Arróniz
icono pie de fotoAceituna variedad Arróniz
Arróniz
icono pie de fotoArróniz
Nuestra Señora de Mendía
icono pie de fotoNuestra Señora de Mendía

Eguraldia

Tostada de aceite  
Ba al da zerbait osasungarriagorik ezen eguna hastea oliba-olio birjin estraren zurrusta batez bustitako ogi txigortua jaten? Alternatibaren bat topatzea erraza izan daiteke baina... jainkoena bezalako olio batekin? Hori zailagoa da. Egiaztatu nahi izatera, hurbildu Arroitzera; Nafarroako Erdialdeko herri ederra da, eta, kondairaren arabera, Andre Mariaren negar-malkoetatik sortu zen Mendiako ermitan dagoen olibondoa; beraz, gutxienez asteburu bat eskaini beharko diozu herriko erreferente gozo-gozo horri.
 
Hitzordua urtero errepikatzen da, otsailean. Larunbatean, oliben eta etxeko postreen lehiaketak ospatzen dira, eta, igandean, ogi txigortuaren eguna eta Nafarroako olioaren festa: ogi txigortuak dastatzeko aukera izateaz gain, gastronomia eta artisauen azoka ere izanen dira. Inor animatuko?

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa