Antolatu bidaia

Hiru Behien Zerga

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak

Multimedia

Eguraldia


Uztailaren 13a heltzen den bakoitzean berritzen dute milaka urte dituen zerga hau; hain zuzen ere, Europako zerga zaharrena. Mugaren bi aldeetako jendea San Martingo harrian biltzen da; izan ere, natura kokaleku erakargarri hori Pirinioetako Erronkari eta Baretous (Frantzia) haranen artean dago. 1375. urtean, ebazpen bidezko epai batek urtero hiru behi ordaindu behar izatea ezarri zien biarnotarrei, Erronkariko bazkalekuak ustiatzeagatik.

Izabako albaitariak aukeratu ohi ditu hiru abelburu onenak, eta abelburu horiek hortz-hagin, ile eta adakera berdintsuak izan behar dituzte. Animaliak eman aurretik, biarnotarrek, Frantziako bandera agerian dutela, eta erronkariarrek, haraneko ohiko jantziekin, bake konpromisoa berresten dute. Konpromiso hori modu sinbolikoan berresten dute: esku batzuk beste batzuen gainean jarri eta denek batera "pax avant, pax avant, pax avant" esaten dute. Elkarrekiko mendateak zaindu eta begiratuko dituzten zaintzaileak izendatu ondoren, herri bazkari alaia egin ohi dute.

Ezezagunak badira ere zeremonia honen jatorria eta arrazoiak, batzuen ustez, Kristo aurretiko 125. urtean sortu zen. Hainbat mendetan ordaintzen aritu ondoren, XIV. mendean zeremonia egiteari utzi zioten. Ondorioz, zenbait liskar izan ziren eta hainbat eta hainbat hildako eta zauritu. Hain zuzen ere, gertakari latz horien ondorioz eman zen ebazpen bidezko epaia, eta 1375. urtetik ez da behin ere bertan behera utzi. Geroztik, urtero-urtero, bi haranek epaia berresten dute; azkenean anaitasun festa bilakatzea lortu duten epaia, hain zuzen.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria ISABA
  • Zonaldea Pirinioak
  • Esteka interesgarriak
  • Intereseko adierazpena Nafarroako Interes Turistiko Jaia
  • Data
    • 07/13/2018