Antolatu bidaia

Ehorzte Santua-Andre Maria Nahigabetua

Camino de Santiago
Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Aste Santuko ekitaldia, Jai erlijiosoa

Multimedia

Eguraldia


Nafarroako hiriburuan Ehorzte Santuaren prozesioa egiten da Ostiral Santuan. Iruñeko Aste Santuko ekitaldi garrantzitsuena da. Hamabi pauso ibiltzen dira ikusleen begirada isilaren aitzinean.

Irudi guztien artean, Andre Maria Nahigabetua da maiteena. Errealismo handiz, Bakardadearen Ama Birjinak zeruari Semearen aldeko erregua egiten dio negarra begietan duela, eta zimurrak kopetan. Rosendo Nobas y Balbé egilearen lana da, 1883an egina, eta Aste Santuan urtero ibiltzen dute hiriko kaleetan barrena, urrezko brodatuak dituen belus beltzez jantzita.

Ibilbidea
19:30ean, kandelen argitan dabilen segizioa Andre Mari Nahigabetuarekin batera alde zaharrean barna doa, Dormitalería, Xabier, Calderería, Compañía, Curia, Navarrería, Mercaderes, Udaletxe Plaza, San Saturnino, Nagusia, Taconera, San Antón eta Zapatería karriketatik aitzina. Zenbait orduz, pasoa San Agustin parrokiaren babespean egonen da.

Bakardadearen Ama Birjinaren Itzulera
Gauerdi aldera, Ama Birjina berriro eramaten da, parrokia honetatik San Lorentzo parrokiaraino, Calderería, Mercaderes, Udaletxe Plaza, San Saturnino eta Kale Nagusian barna.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da