Antolatu bidaia

Zugarramurdiko leizea

Leizeak

Eguraldia

Zugarramurdiko leizea
Mendebaldeko Pirinioetan, behin Baztan gaindituta eta mugatik hurbil-hurbil, Zugarramurdi aurkituko duzu, hots, sorginen herria. Herri horretan nahasi egiten dira irudimena eta errealitatea, eta horrek aukera emanen dizu, denboran zehar bidaia zoragarria egiteko.

Leizea Zugarramurditik 400 metrora dago, eta ilundu arte bisita daiteke. Ez dago estalaktitarik, ez estalagmitarik, ez da hormetan historiaurreko pinturarik aurkitu. Halere, erakargarritasun ia parageabea du; izan ere, arrasto magiko batek inguratzen du, XVII. mendera arte akelarreak egin zirelako bertan. Bilkura paganoak ziren horiek, eta horietan gizon zein emakumeek errutinatik ihes egiten zuten festa eta gehiegikerien bitartez, sutondoko dantzak eta ilargipeko orgiak eginez.

Lekune natural horretan historiaren eta legendaren oihartzunak entzuten dira. Ausart zaitez horiek ezagutzera, eta sorginkeriaren mundua bertatik bertara ezagutzeko grina baduzu, joan zaitez sorginen museora.

Zugarramurdi, Sorginkeriaren bidean sartuta dagoen herri bat da, 200 biztanle baino gehixeago dituena; Nafarroako mendebaldeko Pirinioetan dago, Frantziako mugaren ondo-ondoan. Bere karrika eta baserri zuriak are gehiago nabarmentzen dira inguruko berde sorta zabal eta mugagabearen aldean. Zugarramurdik 230 biztanle ditu eta karrika horietan ibilita, primeran girotuko gara. Herritik atera eta soilik 400 metrora, edertasun ikusgarria duen multzoa ikusiko duzu, naturak berak sortutakoa: Infernuko errekak 120 metro luze den tunela hondeatu du harkaitzean; altuerak 12 metro artekoak dira, eta goialdean bi leize dira.

Kobazuloan ez dago estalaktitarik, ezta historiaurreko pinturarik ere, baina oso erakargarriak dira, handiak direlako eta elezaharra alde guztietatik dariolako; ingurua ikusita, aise pentsa dezakegu nolakoak izanen ziren han egindako akelarreak. Horretan erraza dirudi akelarreak irudikatzea, sorginkeriari buruzko kondairak kokatzea, eta errito paganoak eta deabrua buru aritzen zen bazkari haiek ere bai. Leizeak dituen izenek are gehiago estutzen dute mundu magikoarekin duen lotura. Besteak beste, "Sorgin Leze" esaten zaio tunelaren alde zabalenari, eta "Akelarre Leze" alde estuenari.

Mitoa edo errealitatea? Egia da historiak Zugarramurdi izena lotu ziola sorginkeriari betiko 1610eko Fede Autoaren ondorioz. Edabeak eta sorginkeriak egiteari buruz etengabe izaten ziren salaketak zirela-eta, Valle-Alvarado inkisidoreak 40 susmagarri eraman zituen Logroñora. Inkisizioaren Epaitegiak 11 pertsona zigortu zituen sutan erreta hiltzera; horietako bosten irudiak erre ziren, ordurako hilak zeudelako. Kobazuloko sarreran dagoen panel batean herritar haien izenak ageri dira.

Ospakizun bat biziberritzen du garai hartako festa giro hura. Abuztuaren 18an izaten da, herriko festen azken egunean. Zikiro jatea egiten da, 800 lagun biltzen dituen herri bazkaria. Hesoletan erretako bildotsa prestatzen da.

Bada ibilbide eder eta eroso bat, leize honek Zugarramurdiko eta Sarako leizeekin batzen dituena. Kontrabandisten bidexka da, 6,75 km-koa. Urdinez margotutako zaldi baten bidez seinaleztatuta dago, erraza da eta lasai doa aurrera belardi eta basoen artean.

  • Gomendatutako ibilbidea Zugarramurdiko leizearen inguru hurbila ezagutzeko.
  • [+ ikusi fitxa osoa]

    Ba al zenekien...?

    "Las Brujas de Zugarramurdi", película dirigida por Alex de la Iglesia y protagonizada por actores de primera fila como Carmen Maura, Terele Pávez o Hugo Silva, rodada en gran parte en este escenario, fue premiada con 8 Goyas en 2014.

    Kokapena

    Bidexka atxikia: Sendero de las cuevas.

    Ordutegia

    Otoño:

    • Septiembre: de martes a domingo, de 11:00 a 19:30. Lunes, cerrado.
    • Del 1 al 28 de octubre: martes, de 11:00 a 13:30 y de 15:00 a 18:00. De miércoles a viernes, de 11:00 a 18:00. Sábados y domingos, de 11:00 a 19:00. Lunes, cerrado.
    • A partir del 29 del octubre: martes, de 11:00 a 13:30 y de 15:00 a 17:30. De miércoles a domingo, de 11:00 a 17:30. Lunes, cerrado.
    • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): día 12 de 11:00 a 19:30. Días 13, 14 y 15, de 11:00 a 19:00.
    • Día 1 de noviembre (festivo): horarios sin cambios.
    • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): de 11:00 a 17:30.

    Invierno:

    • Diciembre: martes, de 11:00 a 13:30 y 15:00 a 17:30. De miércoles a domingo, de 11:00 a 17:30. Lunes cerrado.
    • Del 1 al 15 de enero: de lunes a viernes, cerrado. Sábados y domingos, de 11:00 a 18:00.
    • A partir del 16 de enero y febrero: martes, de 11:00 a 13:30 y de 15:00 a 18:00. De miércoles a domingo, del 11:0 a 18:00. Lunes, cerrado.
    • Marzo: martes, de 11:00 a 13:30 y de 15:00 a 18:00.De miércoles a viernes, de 11:00 a 18:00. Sábados y domingos, de 11:00 a 19:00. Lunes, cerrado.
    • Navidad (del 23 de diciembre al 7 de enero): horarios sin cambios, salvo los días 24 y 31 de diciembre, de 11:00 a 14:00 y el 25 de diciembre, cerrado.

    PREZIOAK

    Precio entrada: 4,00 €

    Oharrak: niños (6-12 años): 2€. Descuento de 1€ por persona si se adquire entrada para el museo de las brujas y para las cuevas.

    Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da