Antolatu bidaia

Erdi Aroko festak

Azokak eta merkatuak / Artisautza, Azoka tematikoa

Multimedia

Eguraldia


Erriberri estandartez, ezkutuz eta intsigniaz apainduko da, eta, denboran atzera jauzi handi bat eginda, errege-erreginak eta printzeak, jauregia eta juglareak, bufoiak eta artisauak aurkituko dituzu han. 
 
Hainbat ekitaldi interesgarri eginen dira aste guztian zehar, hala nola Erdi Aroko pintxoak dastatzea, bisita antzeztuak errege jauregira, hitzaldiak eta antzezlan historikoak; gainera, antzinako azoka bat ere eginen da asteari bukaera emateko, eta, beti bezala, ospe handiko ekoizleak egonen dira antzinako azoka horretan.
 
Erriberrira joateko aukera baduzu, ez galdu. Gorteko zaldunak eta damak daude zure zain!

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa