Antolatu bidaia

Corellako Aste Santua

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak

Multimedia

Semana Santa de Corella

Eguraldia

Semana Santa de Corella
Ostiral santuan, eguerdian, Errosarioko Andre Maria elizan "zazpi hitzetako elizkizuna" antzezten da. Aldarea eszenatoki gisa erabiltzen da emankizun horretarako, Kristo Gurutziltzatua, Maria Magdalena eta San Joan buru izanik. Elizkizun horretan, hil aurretik Jesusek esan zituen zazpi hitzak antzezten dira, koro, apaiz eta orkestraren eskutik.

Arratsaldean, bestalde, Corellako karriketatik segizio bikaina ibiltzen da. Pausoen imajinagintzaren bidez, Kristoren Pasioaren eszenak irudikatzen dira, eta Bibliako hainbat pertsonaia berpiztu egiten dira zenbait orduz. XVIII. mendeko elizbira barroko bat da, eta 1967. urtean Interes turistikoko prozesioa izendatu zuen Informazio eta Turismo Ministerioak, Espainian egiten diren berrogeita hamar elizbiren artean bereizgarrienetako bat izateagatik.

Erakusgarrienetako bat Jerusalemerako sarrera dugu. Hori dagokion pausoaren atzetik, haur batzuk joaten dira palmak eskuan dituztela, lau neskak alfonbra bat eramaten dute eta Jesus ere ikusiko dugu, hatz erakuslea jasoz, apaingarriz jositako asto baten gainean.

Era berean, atxilotzea benetako momentu garrantzitsua ere bada. Jesus oinutsik ibiltzen da, lepoan soka bat duela. Borreroek makilekin uztarpetzen dute eta sokatik tiraka aritzen dira, erruztatua, orekari eutsi ezinik, lurrera erortzen den arte.

Baina, dudarik gabe, dramaren eszenarik gorenena Kristo Zirineorekin eta Veronikarekin topatzen den unea da. Crucero plazan, ikusleen begirada adi-adiaren aurrean, Kristok ehun kiloko gurutze astun bat eramaten du. Poliki-poliki ibiltzen da, sufrimendua dariola aurpegiari, abitu morea duen gizon bat azaltzen den arte. Gizona belaunikatu eta hirutan musukatzen du lurra; ondoren, Kristorengana hurbildu eta bere zama eramaten laguntzen dio gainerako ibilbidean zehar.
Veronika azaltzen da, zapi zuri eta garbi bat eskuan duela, eta Jaunari aurpegia ikuzten dio. Bere irudia mihisean grabatua geratzen da.
Antzezpena ikusteko jende asko ekartzen bada ere, isiltasun lazgarria sumatzen da, ekitaldiaren hunkiberatasuna areagotuz.

Kokapena

Oharrak

El acto más representativo es la Procesión del Santo Entierro de Corella que se celebra el Viernes Santo.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da