Antolatu bidaia

Nafarroako Pintxoaren Astea

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Jarduera gastronomikoa

Eguraldia


Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak ekitaldi berezi hori antolatzen du, eskualde honetan pintxoaren inguruan dagoen kulturaren omenez. Laurogeita hamar taberna baino gehiagok parte hartzen dute jardunaldiotan.

Elaborazio fineko errezeta delikatuak sortzen dituzte, sarietako bat lortzearren lehiatzen dutenak: urrea, zilarra edo brontzea. Epaimahai bati dagokio saritutako jakiaren kalitatea bermatzea. Era berean, Nafarroako Elikagaien Kalitaterako Institutuak ere gaien arabera ezberdintzen diren sariak ematen dizkie produktu nafarrez baliatzen diren pintxoei; produktuak zainzuriak, orburuak edota aratxea izan daitezke, besteak beste.

Honela, udaberrian, ahosabai finekoek beren poztasuna eta umorea adierazten dute hainbat udalerri nafarren karriketan zehar. Festa giro horretan, taberna bakoitzean bi pintxo berritzaile dastatzeko aukera dago; irudimen handikoak izaten dira, goi mailako sukaldaritzak prestaturiko berariazko zaporea duten miniaturak, prezio bakarrean.

**Pintxoaren Asteko liburuxka 2011(.pdf 1,60 Mb)

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da