Antolatu bidaia

Zubietako eta Iturengo Inauteriak

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Ihauteriak

Multimedia

Zanpantzar. Carnaval de Ituren y Zubieta
Zanpantzar. Carnaval de Ituren y Zubieta

Eguraldia

Zanpantzar. Carnaval de Ituren y Zubieta
Elkarren hurbil (Malerrekan, Bidasoatik hegoaldera) dauden bi herri hauek data ofizialak heldu baino lehen ospatzen dituzte inauteriak, urtarrilaren azken astean, hain zuzen. Ekitaldi nagusia bi zanpantzarrek egiten dituzten desfileek osatzen dute: bata, astelehenean, Iturengo kaleetatik, eta bestea, asteartean, Zubietakoetatik.

Zanpantzarrak bi herrietako biztanleek, joaldunek, alegia, osatzen dituzte, eta honela jantzita ateratzen dira: abarkak, parpailak dituzten gonazpikoak, ardi-larruzko zamarrak gerrikoan eta besoetan, koloretako zapiak lepoan, zintzak dituzten txano konikoak eta zaldi-zurdazko isipua eskuin eskuan.

Hunkigarria irudituko zaizu, zinez, giltzurrun aldeari lotuta daramaten joareek sortutako dunbotsa, aldakak erritmoan mugitzen sortzen dena.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria ZUBIETA
  • Zonaldea Pirinioak
  • Esteka interesgarriak
  • Mota Ihauteriak
  • Intereseko adierazpena Interes kulturaleko Ondasuna Nafarroako Interes Turistiko Jaia
  • Data
    • 01/29/2018 - 01/30/2018