Antolatu bidaia

Plazaolaren Natur Bidea

Bide berdeak

Eguraldia

Plazaolaren Natur Bidea

1914tik 1953ra, Iruñea Donostiarekin lotu zuen lehenbiziko trenbidearen kilometro batzuk egokitu ditu Plazaolaren Natur Bideak. Inguru horretako Turismo eta Informazio Bulegoa Lekunberriko geltoki zaharberrituan dago. Herria Iruñetik 50 kilometrora dago. Bagoi txikia bisitatzen baduzu, Plazaolaren egun handi haietara joanen zaizu gogoa, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako testu ederren bidez.

Geltokitik, eta Uitziko tunela egokitu ondoren (2.680 metro), etenik gabe egiten ahal da Lekunberri eta Andoain (Gipuzkoa) lotzen dituen 40 kilometroko ibilbidea. Leitzatik iragan, eta 12 tunel txiki zeharkatzen ditu bideak, horiek ere ederki egokiturik.

Lekunberriko geltokitik 2 kilometrora, jatorrizko bidea eten egiten da, eta alternatibo batetik jarraitu behar da; horretatik, eskailera batzuk igarota, Mugirora iritsiko gara. Mugirotik, desnibel handi samarreko pista batetik behera, Imozko tarte egokituarekin eginen dugu bat, San Migeltxo aisia-eremuan; gero, 6,3 km eginda, bidea Kaxama aisia-eremuan bukatuko da, ibaiko presa dagoen lekuan, Irurtzundik hurbil.

Natur Bidea oinez, txirrindulaz edo zaldiz egin daiteke, ez da aldapa pikorik eta era askotako paisaiak zeharkatzen ditu, den-denak berdeak.
Plazaolaren Natur Bideak aukera ematen die bisitariei Larraungo eta Leitzarango bazter ederrak ezagutzeko. 2000n inauguratua, bideak Latasa eta Gipuzkoako Andoain lotzen ditu, Plazaolaren ibilbideari jarraiki. Guztira, trenbideak 84 kilometro zituen (56 Nafarroan eta gainerakoak Gipuzkoan), bi geltoki zeuden Iruñean eta beste batzuk ibilbidean zehar, baina azken horietako lau besterik ez da gelditzen:  Latasa, Lekunberri, Uitzi eta Leitza. 

Natur Bidearen egungo ibilbideak 54 kilometro egiten ditu baso eta belar-soroen artean: horietako 32 Nafarroan eta 22 Gipuzkoan.

Natur Bidea Irurtzun presatik hurbil abiatzen bada ere, sarrera Latasatik edo Lekunberritik egiten da. Herri horretako tren geltokia 1998an zaharberritu zuten eta Plazaola Turismo Partzuergoaren egoitza da eta Turismo Bulegoa ere bai. Beheko solairuan artisautza denda dago eta, bigarrenean, proiekzio gela bat, bai eta Geltoki buruzko erakusketa bat ere.

Hemendik abiatzen bagara, bi kilometro daude geltokitik Mugiroko presaraino; ibilaldi atsegina eta laburra da, Larraun ibaiari jarraikiz, nahiz eta bideak beste 10 kilometro egiten duen aurrera, Irurtzungo presaraino. Iparralderantz, Lekunberrirantz, poliki-poliki bidean gora joanen gara zuhaitzen artean, zubi txikien azpian eta hiru tunel labur zeharkatuko ditugu. Beraz, komeni da eskuargia eramatea. Hori bai, luzeena -Bartolorena- argitua dago. Txirrindulaz bazoaz, Natur Bideak autobiarekin bat egiten duen metroetan, txirrindularia duela ehun urteko bidaiari haien antzera joan daiteke -orduko 10 kilometroko abiaduran zihoazen- eta, orain kedarrik gabe, sentitu zure baitan haize gozoa, Malloako tontorrak ikusten dituzun bitartean.

Tarte honen bukaera Uitziko geltokiaren aurrean dago. Metro batzuk aurrerago, Uitziko tunela hasten da. 2.700 metro ditu eta hainbat urtez Espainiako luzeena izan zen. Tunel hau Leitzaraino ailegatzen da.

Leitzatik abiatuta, Lekunberrirantz doan ibilbidea egiten ahal da, edota Gipuzkoarantz eramanen gaituen 5 kilometroko beste bat. Plazaolaren Natur Bideak beste 21 kilometrotan segitzen du harik eta Andoainera iritsi arte, beti jaitsiera leunean.

Natura gozatzeaz gain, Plazaolaren Natur Bideak aukera emanen dizu Lekunberri bezalako herriak ezagutzeko. Lekunberri inguru osoko herri nagusia da, zerbitzu gunea, etxe ederrak ditu eta eliza -San Joan Bataiatzailea- gotikoa da. Horrez gain, merezi du Aralarko San Migel Santutegira igotzea, Astizko kobazuloetan sartzea, Larraun eta Ertzilla erreken iturburua ikustea -Iribasen- eta Beteluko Olaraino iristea. Leitza herri kirolaren sehaska da eta udaletxe handia nabarmentzen da, bai eta eliza ere, bere karrapea eta guzti. Oso hurbil, Leitzalarrea dago, eta 37 espezie daude seinaleztaturik baso bitxi horretan.
[+ ikusi fitxa osoa]

Ba al zenekien...?

El Consorcio Turístico del Plazaola ha recibido en 2015 el segundo premio a la Excelencia por parte de la Asociación Europea de Vías Verdes.

Además, tres de sus tramos forman parte del "Programa Caminos Naturales" del Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente.

Kokapena

Oharrak

La Kantina del Plazaola es una cafetería contigua a la Estación, que ofrece servicio de alquiler de bicis. Consulta los precios aquí.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa