Antolatu bidaia

Gazta eta Transhumantzia Museoa

Museoak / Etnografikoa, Gastronomikoa

Multimedia

Eguraldia


Gazta eta transhumantzia museoa Uztarrozen dago, hau da, Erronkaribarko iparraldean dagoen herrian. Museoan ikusgai daude ofizio zahar horri buruzko tresnak, argazkiak eta jantziak, baina aldi berean erakusten dira, gaur egun, Erronkariko gazta goxoa egiteko erabiltzen dituzten teknikak. Nafarroan bi gaztak dute Jatorrizko Deitura eta horietako bat Erronkarikoa da. Espainiako eta nazioarteko feria aunitzetan saritua izan da.

Errepide ondoan kokatua, zehazki Kabila Enea gaztandegian, Gazta eta transhumantzia museoan ikusgai daude mendez mende elikagai hori egiteko erabili diren tresnak. Gaztandegi horretan, bai eta Erronkaribarko beste batzuetan ere, Erronkariko gazta ezaguna egiten da, ardi gazta alegia. Eta badu bere Jatorrizko Deitura.

Garai bateko argazki ederrekin eta gazta nola egiten den erakusten duten panelekin batera, gelak oso modu txukunean antolatua du aspaldi-aspalditik gazta bordetan edo "oletan" eskuz egiteko erabili diren tresnak. Horrez gain, artzain-arropak, joareak, azienda markatzeko burdinak eta beste ere erakusten ditu.

Doako bisitaren osagarri, ikusi ere ikusiko duzu gaur egun Erronkariko gazta gaztandegian nola egiten duten eta, hortaz landara, gazta edo bestelako artisautza-produktu gastronomikoak erosteko aukera ere izanen duzu han bertan dagoen dendan.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • De lunes a viernes, de 10:00 a 13:00. Sábados de 12:00 a 14:00 y de 16:00 a 18:00. Domingos de 10:00 - 14:00.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15): de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 20:00. Día 15, de 10:00 a 14:00.
  • Puente de Diciembre (del 2 al 10): de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 20:00. Día 10, de 10:00 a 14:00.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da