Antolatu bidaia

Errege Bardeako Natur Parkea

Natur parkeak

Multimedia

Errege Bardeako Natur Parkea
Errege Bardeako Natur Parkea
Amanecer en Bardenas
Vídeo Bardenas Reales en bicicleta
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

Errege Bardeako Natur Parkea
Edertasun basatia duen parke natural bat da, UNESCOk Biosferako erreserba izendatutakoa. 42.500 hektarea dituen eremua da, ia basamortuaren antza duena, eta bisitatzen den aldi bakoitzean harritzeko moduko sorpresak eskaintzen ditu. Nafarroako hego-ekialdean dagoen ikuskizun paregabea da, Tuteratikhurbil, itxura gordina eta ezatsegina badu ere, balio natural handiak gordetzen dituena.

Errege Bardean forma bitxiak zizelkatu dira zoruko buztinak, igeltsuak eta hareharria higatzearen ondorioz, eta ilargikoa ematen duen paisaia sortu da, sakanek, meseta lauek, kareharriek eta muino bakartiek osatutakoa. Margolarien eta idazleen inspirazio iturria eta telebistako iragarkien, musika-bideoen eta filmen eszenatokia; azken horien artean "Airbag", "Acción Mutante", "Orgullo y Pasión" ,"El mundo nunca es suficiente" edo "Anacleto Agente Secreto"aipa daitezke.

Zure kabuz joanez gero bide seinaleztatu ugari topatuko dituzu oinez, bizikletaz, zaldiz edo ibilgailu motordunez egiteko (kontsultatu mugak eta araudia Errege Bardeako Batzarrarekin). Gidari adituen eskutik ahaztu ezinezko bazterrak ezagutuko dituzu, kondairako oihartzunak dakartzanak, esaterako, ospe handiko Sanchicorrota bidelapurra, bere zaldiaren ferrak alderantziz jarriz bere atzetik zebiltzanak nahasten zituena. Ihes egin ezazu zuk ere harritu eginen zaituen paraje paregabe honetara!

Errege Bardearen Natur Parkea paisaia erdi esteparioa da, milioika urtean zizelkatua higaduraren ondorioz. Pirinioetako gailurretatik soilik 70 kilometrora dago, eta Erriberako hiriburutik Tutera oso hurbil. Hiru eremutan banatzen da, honako hauetan, hain zuzen ere, iparraldetik hegoaldera: Plano, nekazaritza lurreko eremua, muino leunenak dituena; Bardea Zuria, argazkietan gehien ateratzen dena eta bisitatuena -bertan daude formazio nagusiak, Castildetierra eta Pisquerra, esaterako-. Eremu horretan ere tiro poligono bat dago eta, horregatik, hegazkin militarrak dabiltza; eta, azkenik, Bardea Beltza -bertan lurraldea iluntzen da eta inguruko baso bakarrak daude, aleppo pinuz eta sasiz osatuak-.

Parkeak baditu hainbat sarbide -horietako batzuk soilik txirrindulentzako baimenduak- baina bi dira ibilgailu motordunentzako sarrera nagusiak: iparraldetik, Zarrakaztelu-Figarol (El Paso izeneko tokia) errepidetik abiatzen den lurrezko pista. Horrek eramanen gaitu tiro poligonoa inguratzen duen lurrezko beste pista batera (22 km); mendebaldetik, Arguedasko irteeran dagoen gasolindegitik abiatzen den pista asfaltatua iristen da poligonoa inguratzen duen beste pista hartara.

Behin parkean egonda, behatoki paregabeak daude eremu batzuen eta besteen arteko desberdintasunak antzemateko. Aguilares gainetik Bardea Zuriaren ikuspegi zabalena ikusten da. Pilatoren Balkoia hegazti harrapariak ikusteko behatoki paregabea da. Gune goratuak dira horiek, lurralde horretako aberastasunaren ikuspegi zabalak eskaintzen dituztenak; izan ere, bertan hiru erreserba natural daude: B>Eguarasko Barrutia, benetako oasia lurraldearen iparraldean, Peñaflor gazteluaren aurriak gorde dituena; Rincón del Bu izeneko parajea (Bardea Zuria), 460 hektareakoa, bere haitzebakietan hontz handia hazten da; eta Caídas de la Negra Erreserba Naturala (Bardea Beltza), 1.926 hektarea ditu eta 270 metroko desnibelak ere bai.

Errege Bardearen Natur Parkean badira 700etik gora kilometro bide, pista eta ardibideetan, asko seinaleztatuta, oinez edo txirrindulaz egiteko modukoak. Dena dela, komeni izaten da gidari espezializatuekin batera joatea lekune natural honetara etortzen den lehen aldian. Basamortu honetan galtzeko arriskua saihesteaz gainera, paisaia interpretatzeko aukera eskainiko dizu; izan ere, Penintsulako iparraldean egonik ere, Bardeako landareak eta animaliak Afrikako basamortuari dagozkio eta, aspaldi-aspaldiko garaietan, krokodilo eta dortoken paradisua izan zen. Gaur egun, arranoak, saiak, hontzak, basoiloak, azeriak, basakatuak, katajinetak, anfibioak eta narrastiak izanen dituzu lagun sasiz, sisalloz, gatz-lautadez eta espartzudiz beteriko bazter horietan.

Zure kabuz joatea erabakitzen baduzu, arauak errespetatu, ez ibili sekula seinaleztatutako bideetatik kanpo, ez egin trabarik animaliei, eta ez hartu mineralik edo landaredirik. Baimen bereziak behar izanez gero, beharrezkoa da Errege Bardeako Batzarrarekin harremanetan jartzea.

Muturreko tenperaturak eta lurraldeko ezaugarri bereziak direla-eta, ez joan Natur Parkera euria ari duen egunetan. Errege Bardeara joateko garai onena irailetik ekainera da. Izan ere, irailaren 18an egiten baduzu, ez ezazu gal "Sanmigelada" esaten zaion ekitaldia ikusteko aukera. Pirinioetako milaka eta milaka ardi Bardeara sartzen baitira El Pasotik, negua han emateko.

  • Gomendatutako ibilbidea Errege Bardearen inguru hurbila ezagutzeko.
  • [+ ikusi fitxa osoa]

    Kokapena

    Bidexka atxikia: Barranco de las Cortinas

    Baimenak: los grupos deben solicitar permiso previo a través del correo electrónico turismo@bardenasreales.es

    Ordutegia

    Todo el año: el Parque Natural abre de 8:00 hasta una hora antes del anochecer (en diciembre y enero anochece a las 17:30).
     
    Horarios del Centro de Información de Aguilares (948 830 308) turismo@bardenasreales.es:

    • De septiembre al 7 de abril: de 9:00 a 14:00 y de 15:00 a 17:00.
    • Del 8 de abril al 31 de agosto: de 9:00 a 14.00 y de 16:00 a 19:00.
    • Días 1 de noviembre, 3, 6 y 8 de diciembre, de 9:00 a 14:00 y de 15:00 a 17:00.

    PREZIOAK

    Oharrak: acceso libre.

    Oharrak

    ordutegia: 8:00 etatik ilundu baino ordu bat arte. **Informazio zentroa Aguilaresen: egunero, 9:00 etatik 14:00 etara eta 15:00 etatik 17:00 etara.

    *Jarduera enpresak: Compañía de Guías de las BardenasAnataven; Queiles Aventura; Eduardo Blanco:; Aventuras Bardeneras; La Vereda del Cierzo; Rural Suite Activa; Soluciones Locales; Bardenas Aventure; Alas de Peñalen; Destino Navarra.

    Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da