Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Carrusel de imágenes presentando Navarra

Informazio erabilgarria

Larrialdiak eta osasuna

Nora deitu larrialdi kasuetan?
112 zenbakira (doan da).

Nora jo gaixotasun kasuetan?
Edozein osasun etxetara; kasu larriak badira, ospitaleetako larrialdi zerbitzuetara joan daiteke zuzen-zuzenean.

Non erosi medikamentuak?
Farmazietan (kalean gurutze berde bat dute ezaugarri).

Igo

Klima

Zer eguraldi egiten du Nafarroan?
Geografia aniztasun handikoa izanik, klima ere anitza da, Nafarroako zein tokitan zauden. Ipar-mendebaldean, eta hurbil dagoen Kantauri itsasoaren eraginarengatik, negu leunak eta uda ez oso beroak (gutxitan gainditzen da 25º C-ko tenperatura) izaten dira. Ipar-ekialdera hurbildu ahala, aldiz, maiz botatzen du elurra Pirinio malkartsuenetan, eta udak epelak dira hor ere. Nafarroako hegoalderantz jo ahala, tenperaturak muturrekoak izan ohi dira: neguak hotzagoak dira (0º C-ko tenperaturara iritsi daiteke aise) eta uztaila eta abuztua bero-beroak dira (35º-40º C-ra iristen da).

Igo

Dirua

Zer moneta erabiltzen da?
EUROA, 100 zentimo dituena.
Zortzi txanpon desberdin daude: 1, 2, 5, 10, 20 eta 50 zentimokoak eta 1 eta 2 eurokoak.
Eta zazpi billete daude: 5, 10, 20, 50, 100, 200 eta 500 eurokoak.

Non aldatu behar dira dibisak?
Kontsulta ezazuv banku edo aurrezki kutxatan. Ohiko ordutegia astelehenetik ostiralera da, 08:30etik 14:00etara.

Ordaintzeko moduak
Erosketa txikiak eskudirutan ordaintzen dira, normalean. Baina ia denda guztietan dago kreditu txartelaz ordaintzeko aukera. Onartzen duten txartel mota establezimenduaren sarreran ageri ohi da. Halaber, hotel, jatetxe eta denda gehienek onartzen dituzte bidaia txekeak, pasaportearekin batera aurkeztuta.

Beharrezkoa da eskupekoak ematea?
Ez, dena dago zerbitzuaren prezioaren barne. Dena den, ohitura da eskupekoa ematea ostatu eta jatetxeetan, hoteletan eta taxietan, eta zenbatekoa bezeroaren eskuzabaltasunaren araberakoa da.

Igo

Ordutegiak eta jaiegunak

Zeintzuk dira ohiko ordutegiak?
Otorduak: normalean, 08:00etatik 10:00ak arte gosaltzen da, 13:00etatik 15:30era arte bazkaldu eta 20:30etik 23:00etara afaldu. Bazkaldu eta afaldu aurretik (bi edo hiru ordu lehenago) pintxoak hartzeko aukera dago ostatu eta kafetegietan.
Dendak: ohiko ordutegia 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara da, astelehenetik larunbatera. Denda nagusiek eta azalera handiek ordutegi jarraia dute, 10:00etatik 21:00etara edo 22:00etara, eta nazio mailako jaiegun batzuetan ere irekita daude.
Zineak: normalean, 17:00etatik 22:30era bitartean izaten dira emanaldiak.
Antzokiak: emanaldi bakarra izan ohi da, 20:00ak aldera. Gaua. Pubak, kopak hartzeko ostatuak eta diskotekak goizeko hiruak edo lauak arte daude zabalik, ostegunetatik igandeetara, batez ere Iruñean. Larunbat gauetan, egunsentira arte daude zabalik.

Zeintzuk dira jaiegunak Nafarroan?
Erregio mailakoak edo herri mailakoak izan, jaiegun gehienek ekitaldi egitarau mamitsuak hartzen dituzte, erlijiozko tradizioa eta herri jaien alaitasuna batzen dituztenak askotan. Denda gehienak itxi ohi dira, okindegiak eta prentsa saltzen dutenak izan ezik (goizean bakarrik irekitzen dira).

Hona urtez urte jai izaten diren egunak:

  • Urtarrilak 1, Urte Berri eguna.
  • Urtarrilak 6, Errege eguna.
  • Ostegun santua eta Ostiral santua, baita Pazko astelehena ere.
  • Maiatzak 1, Lanaren eguna.
  • Uztailak 7, San Fermin eguna (Iruñean bakarrik da jaieguna)
  • Abuztuak 15, Ama Birjinaren zeruratzea.
  • Urriak 12, Pilarreko Andre Mariaren eguna.
  • Azaroak 1, Santu guztien eguna.
  • Azaroak 29, Iruñeko zaindaria den San Saturnino eguna (herri bakoitzak egun bat hartzen du zaindariaren eguna ospatzeko).
  • Abenduak 3, Nafarroako zaindaria den Xabierko San Frantzisko eguna.
  • Abenduak 6, Konstituzioaren eguna.
  • Abenduak 8, Sortzez Garbiaren eguna
  • Abenduak 25, Eguberri eguna.

Igo

Komunikazioak

Nola bidali gutun, telegrama edo fax bat?
Gutunak bidaltzeko, estanko batean (tabakoa saltzen duten dendak) seiluak erosi eta kalean dauden hori koloreko gutunontzietan bota behar duzu gutuna. Bestela, postetxera jo dezakezu. Bertan, diru-igorpenak egin eta paketeak, telegrama eta faxak bidali ditzakezu.

Nola deitu Nafarroara eta Nafarroatik?

  • Beste herrialde batetik Nafarroara deitzeko: jatorri herrialdearen irteera kodea + 34 (Espainiaren kodea) + telefonoa Nafarroan (9 zifra).
  • Nafarroatik beste herrialde batera deitzeko: 00 (Espainiaren kodea) + jomuga herrialdearen sarrera kodea + telefono zenbakia.
  • Telefono-kabinak: txanponekin edo estankoetan erosi daitezkeen txartelekin ibiltzen dira. Espainia barneko deietarako, kontuan hartu zenbaki guztiek 9 zifra dituztela.

Nola erabili mugikorra Nafarroan?
Espainian erabiltzen den teknologia GSM da, eta ez da bateragarria beste herrialde batzuetan erabiltzen denarekin (Estatu Batuak edo Japonia, adibidez). Zure teknologia eta gurea bateragarriak badira, zure herrialdeko operadorearekin harremanetan jarri eta mugikorra Espainian erabili daitekeen galdetu beharko duzu (nazioarteko zerbitzua aktibatu behar da hainbat operadorerekin). Behin Nafarroan, mugikor espainiar bat izango bazenu bezala deitu behar duzu, hau da, 00 (Espainiaren kodea) + jomuga herrialdearen sarrera kodea + telefono zenbakia markatu behar duzu.

Nola sartu interneten eta posta elektronikoa kontsultatu?
Establezimendu asko daude, batez ere Iruñean, zerbitzu hori eskaintzen dutenak. Eskatu informazioa turismo bulegoetan.

Igo

Beste batzuk

Txorrotako ura edan daiteke?
Ura Pirinioetako iturburuetatik dator, gehien bat, eta Nafarroa osoan da edateko ona.

Zer hizkuntza mintzatzen da Nafarroan?
Lurralde osoaren hizkuntza ofiziala gaztelania edo espainola da. Nafarroako ipar-mendebaldean euskara ere ofiziala da. Askotan aurkituko dituzu bi hizkuntzak seinaleetan eta administrazio agirietan.

Zer erlijio praktikatzen da Nafarroan?
Espainiako Konstituzioak kultu askatasuna bermatzen du. Dena den, katolikoak dira biztanle gehienak.

Zer sistema metriko erabiltzen da?
Nazioarteko Unitate Sistema erabiltzen da pisu, neurri eta distantzia unitate guztietarako. Ohiko erreferentziak gramoa eta kilogramoa dira, pisuetarako, eta zentimetroa, metroa eta kilometroa, neurri eta distantzietarako.

Nola dabiltza aparailu elektrikoak?
220 volt KA 50 HZ bidez, eta entxufe-terminalek sistema europarra dute: orratz biribilak.

Igo