Antolatu bidaia

Errepideak

Nafarroak egitura erradiala du, Iruña erdigunea dela, hiriburutik sortzen baitira errepide nagusiak.

Badira bi bide nagusi eta ia paralelo, Nafarroa iparraldetik hegoaldera gurutzatzen dutenak; A-I Iparraldeko Autobiarekin batzen dute Nafarroa, hau da, Espainia eta Europa konektatzen dituzten ardatz nagusietako batekin. Honako hauek dira bi bide horiek:
• N-121-A eta N-121: Behobia - Iruña eta Iruña - Tutera.
• AP-15: Nafarroako autopista (Tutera - Iruña - Irurtzun)

Bestalde, zenbait autobia daude (doako errepideak), konexioak inguruko herri nagusiekin egituratzen dituztenak, joan-etorriak errazagoak eginez geografia malkartsuagoa den leku horietan: A-10, A-12, A-15, A-21 eta A-68.


Iruñetik hurbileko hirietarako distantziak:


     mapa de Navarra - carreteras 
                                                                          + zoom
  • Irún (101 km)
  • Donostia-San Sebastián (82 km)
  • Vitoria-Gasteiz (97 km)
  • Bilbao (155 km)
  • St. Jean de Pied de Port (81 km)
  • Bayona (134 km)
  • Jaca (111 km)
  • Zaragoza (179 km)
  • Logroño (85 km)
  • Madrid (405 km)
  • Barcelona (430 km)
  • Valencia (487 km)

Intereseko informazioa:

. Kalkulatu bidea zure herritik Vía Michelin, Guía Repsol edo Google Maps aplikazioekin.
. Errepideei buruzko egoeraren gaineko informazioa.
. Bidean atseden hartu eta pixka batean erlaxatzeko, kontsultatu atsedenlekuak
. Kontsultatu eta deskargatu Nafarroako errepideen mapa
. Eta ez ahaztu Paisaien bideari jarraituz gero, Nafarroako panoramika ederrenez gozatzeko aukera izanen duzula.   

<< Itzuli