Antolatu bidaia

Autokarabanan

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Nafarroara autokarabanan edo beste mota bateko etxebizitza-ibilgailu batean iristen bazara, zure ibilgailua gelditzea edo aparkatzea nahi duzun edo kanpatzea nahi duzun planteatu behar duzu. 

Ondoren azalduko dizkizugu desberdintasun nagusiak:
JARDUERA KANPATZEA
(Kanpinak)
GELDITZEA-APARKATZEA-KANPATZEA
(Gelditzeko eta aparkatzeko aparkaleku eta/edo eremuak)
Gaua igarotzea baimenduta Bai


Denbora labur batean (eremu edo aparkaleku bakoitzeko arauen arabera).


Autokarabanaren perimetroa handitzen duten elementuak zabaltzea baimenduta (aulkiak, mahaiak, toldoak atera, sabaiak igo, leihoak ireki...)
Bai Ez. Sabaia igo edo sabai-leihoa ireki bakarrik egin daiteke, baldin eta ibilgailuaren perimetroa gainditzen ez badute.

Baimenduta dago altxagarriak erabiltzea
Bai
Ez (malda handiko aparkalekuetan izan ezik)
Substantziak eta hondakinak (gasak, ur garbia, ur grisak edo beltzak) isurtzea baimenduta Bai Ez, ihes-hodiaren bidezko motorraren isuriak izan ezik.

 

KANPINAK

Nafarroak 25 kanpin ditu lurralde osoan banatuta. Herri politen edo intereseko baliabide turistikoen inguruan kokatuta, zerbitzu ugari eta naturan egiteko jarduera-eskaintza zabala eskaintzen dituzte zure egonaldiaz ahalik eta gehien, erosotasunez eta mugarik gabe goza dezazun. Kontuan izan behar duzu gaur egun ez dagoela eremu esklusiborik autokarabanak kanpatzeko.



GELDITZEKO ETA APARKATZEKO EREMUAK

  • Eremu egokituak dira, autokarabanak gelditzeko/aparkatzeko aukera ematen dutenak, baina eremu horietan debekatuta dago kanpatzea
  • Gelditzeko eremu horietako gehienek ur beltzak eta grisak husteko sistemak dituzte eta baita beste hainbat zerbitzu ere, esaterako, ura edo elektrizitatea.
  • Informazio-panela dute funtzionamenduko arauekin.
  • Udal-kudeaketa dute eta udal-ordenantzekin arautzen dira. 
  • Honako plaka honen bidez identifikatzen dira:

         

 

¿APARKATZEKO ZER EREMU DAUDE NAFARROAN?

APARKATZEKO BESTE AUKERA BATZUK

Zure autokarabana aparkatzea besterik nahi ez baduzu, gomendagarria da adierazitako eremuetako batean aparkatzea. Halaber, beste edozein automobil bezala aparka daiteke bide publikoan, baldin eta aparkatzeko berariazko debekurik ez badago. 

<< Itzuli