Hegaztiei behatzea Nafarroan

Nafarroa eta bere biodibertsitatea

Leku gomendatuak

Hemen hautatu dira Nafarroan hegaztiei behatzeko dauden hainbat leku ideal. Leku horiek aukeratu dira honako hauengatik guztiengatik: hegazti interesgarri asko daudelako, behatzeko baldintza onak eskaintzen dituztelako, haietara aise iristen delako eta hegaztiei traba egin edo horiek arriskuan jarri gabe behatzea ahalbidetzen dutelako. Gainera, horiek guztiek beste natura balio asko eskaintzen dituzte (fauna, flora eta geologia), eta oso ederrak dira paisaiari dagokionez.

Leku horien multzoak praktikoki Nafarroan dauden hegazti espezie guztiak biltzen ditu urteko ziklo osoan, baina etorkizunean espero dugu beste batzuk sartzea eskaintza hori osatzeko.