Hegaztiei behatzea Nafarroan

Leyenda

Espezieen gida

Erabilitako sinboloak

Honako hauxe da Nafarroako Hegaztien Zerrendan erabilitako sinboloen esanahia.

Kategoriak

Hemen erabilitako kategorien sistema da Espainiako Hegaztien Zerrendan erabilitakoa. Espainiako Ornitologia Elkarteko hegazti exotikoen taldeak eta hegazti bakanen batzordeak erabili zuten zerrenda hori, eta sistema hori hasiera batean British Ornithologists' Union taldeak erabili zuen Britainiar Uharteetarako, eta harrezkero Europar Batasuneko hainbat herrialdek eta eskualdek erabili izan dute.

Guk sistema hori bera erabili dugu Nafarroako Hegaztien Zerrendan gure lurraldeko kategoria deskribatzeko.


A kategoria: 1950eko urtarrilaren 1etik itxuraz egoera naturalean gutxienez behin aipatu diren espezieak.

B kategoria: 1949ko abenduaren 31 arte itxuraz egoera naturalean gutxienez behin aipatu diren espezieak, baina harrezkero sekula aipatu ez direnak.

C kategoria: eskualdean gizakiak sartu edo birsartu baditu ere, nahita edo ustekabean, bideragarriak diren populazio ugalkorrak lortu dituzten espezieak.

D kategoria: A edo B kategorian egon litezkeen espezieak, baina zalantza handiak daude inoiz modu naturalean ikusi ote diren. Aparteko zerrenda batean ageri dira (Exotikoen Zerrenda).

E kategoria: gizakiak sartu edo birsartu baditu ere, nahita edo ustekabean, bideragarriak diren populazio ugalkorrak lortu ez dituzten espezieak. Aparteko zerrenda batean ageri dira (Exotikoen Zerrenda).

Detektagarritasuna

Zutabe horrek adierazten du espeziea ikusteko zailtasun maila, betiere garai eta leku egokiak aintzat hartuta. Aurkibide orientagarri hori egina dago kontuan hartuta soilik Birding Nafarroaren barnean sartuta dauden leku gomendatuak eta behaketa puntuak eta hegaztiei traba egiten ez dizkieten teknika eta jokamoldeak erabiliz (adibidez: apeuak erabili gabe eta abar).

Aintzat hartutako lau kategoriak honako hauek dira:

Berdea - Behatzeko erraza: behatzeko zailak ez diren hegaztiak, eta garai eta habitat egokian aise aurkitzen direnak.

Urdina - Zailtasun ertaina: behatu ahal izateko ahalegin eta bilaketa handiagoa eskatzen duten hegaztiak, normalean asko ez daudelako edo, herabetiagoak izanik, ez direlako agerian erraz egoten.

Horia - Behatzeko zaila: maiz eta talde handietan agertzen ez diren hegaztiak, beraz, horiei behatzea zaila izaten da, nahiz inguru eta garai egokian egon. Nahiko herabetiak diren hegaztiak ere atal honetan sartzen dira. Anitz dira espezie horiek aurkitzeko kontuan har daitezkeen faktoreak (klimatologia, behatzailearen eskarmentua eta abar, bai eta batzuetan “suertea” ere).

Gorria - Behatzeko oso zaila: behatzea zinez zaila diren espezieak, oso ohitura herabetiak dituztelako, ustekabean agertzen direlako, iristeko zailak diren bazterretan egoten direlako eta/edo populazio txikia dutelako.

Izaera

R - Egoiliarra; urte osoan dagoen espeziea, nahiz eta kopurua aldatu. Populazio sedentarioak edo migratzaileak sar daitezke bertan.

E - Udakoa; udaberrian eta udan dagoen espeziea, normalean Nafarroara ugaltzeko etortzen dena.

P - Paseko hegaztia; espezie migratzailea, Nafarroan batez ere migrazio pasabideetan aurki daitekeena.

I - Negutiarra; udazkenean eta neguan aurki daitekeen espeziea.


Zenbait kasutan hainbat sinbolo konbinatzen dira, aintzat hatzen baita populazio horiek garrantzi nabarmena eta/edo kopuru handia dutela.


* - Nafarroan ugaltzen dela baieztatuta dagoen espeziea. Oinarri  hartu da Espainiako Hegazti Ugalkorren Atlasa (Atlas de Aves Reproductoras de España 1998-2002, Martí y del Moral, 2003. Ingurumen Ministerioak eta SEO-Birdlife-k egina), nahiz eta Nafarroarako Talde Koordinatzaileak (Gorosti Natur Zientzi Elkartea) aldaketaren bat egin duen.

Ugaritasuna

Oro har aipatzen da ugaritasun maila bat, eta horrek balioko du espezie bakoitza detektatzeko dagoen zailtasuna zehazteko.


A - Ugari; nonahi ikus daiteke, talde handietan eta zaila da haietaz ez ohartzea.

C - Arrunta; aski ongi barreiatuta eta, habitat egokian, behatzeko erraza.

E - Urria; kopuru txikiak eta zenbait toki edo habitat jakin batzuetara mugatua; behatzea erlatiboki zaila da, nahiz eta habitat idealean bilatu.

ME - Oso urria; oso kopuru murriztuak, oso mugatuta eta ikusteko oso zaila.


Zenbait kasutan bi sinbolo konbinatzen dira; horrek adierazten du egoera ez dela oso garbia, edota alda daitekeela, urte, habitat edo eremuen arabera.

Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoa

Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoan sartutako espezieak zehazten dira, baita dokumentu horrek ematen dien mehatxuaren kategoria ere. 563/1995 Foru Dekretuak ezarri zuen hori (1995/12/20ko NAO, 156. zk.).


E - Galzorian

H - Habitata aldatzearen ondorioz kaltetuak

V - Ahulak

I - Interes berezikoak

Noizbehinkakoak

Hemen sartzen dira Nafarroan noizean behin egoten diren espezieak. SEO-Birdliferen Hegazti Bakanen Batzordearen hegazti bakanen zerrendan sartutako espeziei dagokienez soilik hartu dira kontuan Nafarroako lurraldean aipu homologatuak dituztenak. Espezie horiek “r” batez daude markatuta.