Hegaztiei behatzea Nafarroan

Nafarroa eta bere biodibertsitatea

Sarrera

Nafarroak, zabalera txikikoa izanik ere, natur dibertsitate nabarmena dauka bere kokapen geografiko eta erliebe gorabeheratsuarengatik. Horrela, hiru eragin geoklimatiko antzematen ditugu: atlantikoa iparraldetik, mediterranearra hegoaldetik eta alpetarra Pirinioetatik, ekialdean.
Horien ondorioz, Nafarroan hainbat eskualde biogeografiko bereiz daitezke, baita habitat anitz ere. Horiek ezaugarri ugari eta ezberdinak dituzte, baso sarrietatik estepa idorretaraino, mendi altu eta malkartsuetatik igaroz. Barietate horrek bere isla dauka Nafarroan bizi diren hegazti espezie ugariengan.

Birding Nafarroak 12 leku gomendatu hautatu ditu. Horietan Nafarroako paisaien eta hegazti-faunaren dibertsitate ia osoa biltzen da.