Hegaztiei behatzea Nafarroan

Nafarroa eta bere biodibertsitatea

Habitatak

Nafarroako kokapen geografikoak (Kantauri itsasoaren, Ebroko ibarraren eta Pirinioen artean) eta bertako erliebe bereziak errazten dute izaera ezberdineko habitat ugari egotea: basoetatik estepetaraino, mendiko eremu, ibai, harkaitz eta eremu hezeetatik igaroz. Dibertsitate horren ondorioz hegaztien espezie ugari dago.

Nafarroako zabalera txikia denez,  anitz dira bi habitat edo gehiago batzen diren lekuak. Horietan hegazti-faunaren aberastasuna handitzen da eta hegaztien behatzaileak gozatzeko dituen aukerak biderkatu egiten dira.

Atal honetan deskribatzen dira hegaztientzat interesgarriak diren hainbat habitat, eta horietan aurki ditzakegun espezieak zein diren zehazten da.

Habitat dibersitatea