Hegaztiei behatzea Nafarroan

Habitats

Herriak eta hiriak

Ohar orokorrak

Nafarroan hiri gutxi dago (Iruña, Lizarra, Tutera) eta herri asko dago, tamaina handikoak edo txikikoak . Lehenbiziko horietan hiri giroa tartekatzen da lorategi, parke eta hiri-bazterrekin, eta horri esker ukitu basatiagoa lortzen du inguruak. Herrietan, batez ere txikietan, natura ingurua eta hiri ingurua nahastu egiten dira.

Hegazti-fauna

Hegazti espezie asko egokitu dira herri eta hirietan bizitzera. Halere, ia guztiek giro basatiagoak behar izaten dituzte beren bizitza-zikloa osatzeko, esaterako, parkeak, lorategiak edo orubeak. Haietako batzuek hirietan lo egiten dute, edo ugaltzen dira, bertako inguruan janaria bilatzeko. Beste batzuek bere jarduera guztiak garatzen dituzte ingurune horretan.

Hiri edo herri batek zenbat eta giro gehiago eduki, orduan eta hegazti espezie gehiago bizi daitezke bertan.  Beraz, herrian zehar ibaia igarotzen bada edo lorategi batean zuhaiztia badago, aniztasun handiagoa ikus daiteke bertan.

Uste izatekoa denez, herrien geografia kokapenaren ondorioz ere aldatzen dira horietan bizi diren espezieak.

Hona hemen Nafarroako herri-hirietan aurki daitezkeen espezietako batzuk: amiamoko zuria, belatz gorria, sorbeltz arrunta, usapal turkiarra, enara arrunta, enara azpizuria, buztanikara zuria, buztangorri iluna, txantxangorria, zozo arrunta, kaskabeltz handia, bele txikia, araba zozo beltza, etxe-txolarrea, txirriskil arrunta, txorru arrunta eta karnaba.

Gauekoen artean hontz zuria, mozoloa eta apo-hontza.

Beste batzuk ere ikus daitezke, esaterako, miru gorria, miru beltza, birigarro arrunta, txepetxa eta abar.