Hegaztiei behatzea Nafarroan

Habitats

Mendi pinuko pinudiak


Ohar orokorrak


Mendi pinuko pinudiak (Pinus nigra) 1.500 eta 2.000 metro arteko altueran hazten dira. Hartara, Nafarroan ipar-ekialdeko eremu txiki batean besterik ez dira hazten.

Oso baso laxoak dira eta oihanpe gutxi daukate, errododendroek, sahats herrestariek, ipar-ipuruek eta abarrek osatuta. Beheko aldeetan dauden basoetan pago, pinu gorri edo izeiekin nahas daitezke.  Belar arrasoa eta hitzak eta hartxingadiak bere paisaiaren osagai garrantzitsuak dira.

Hegazti-fauna

Pinudi horietako hegazti-fauna baso espeziek eta eremu zabaletako beste batzuek osatzen dute. Izan ere, bertan larreak eta zuhaitzak tartekatzen dira. Ingurune gaitza da eta horregatik ez dira asko bertan dauden hegaztiak. Izan ere, dentsitate baxuak daude, ugaltzeko garaia barne (30 hegazti/10 ha inguru).

Giro horietan honako hauek ibiltzen dira: okil beltza, okil handia, zozo paparzuria, tuntun arrunta, buztangorri iluna, mendi-erregetxoa, pinu-kaskabeltza, kaskabeltz txikia, belatxinga mokohoria, mendi-txirriskila, txirriskil arrunta eta txonta arrunta. Gaur egun, hagitz bakana da basoilara. Tengmalm hontza ere oso bakana da.