Hegaztiei behatzea Nafarroan

Habitats

Aleppo pinuko pinudiak


Ohar orokorrak


Aleppo pinuek (Pinus halepensis) osatutako basoak dira.

Pinudi horiek ia esklusiboki Erribera aldean hedatzen dira, Nafarroako hegoaldeko muturrean. Antzina zabalera handiak hartzen zituzten, baina gaur egun baso txikiak besterik ez dira gelditzen, edo kontuan hartzeko moduko gune batzuk, toki ezkutuetan. Garrantzitsuenen artean daude Arrada-Mélidakoak, baita Bardean dauden Eguaras eta La Negra parajekoak ere.

Gehienak ongi egituratutako pinudi helduak dira, ez oso sarriak eta ugaria edo ez hain ugaria izan daitekeen sasiarte mediterranearrak lagunduta daudenak (abaritzak, erromeroak...).

Hegazti-fauna

Pinudi horietako hegazti-faunako komunitateak beste pinudi batzuetakoen antzekoak dira, nahiz eta, oro har, ugariagoak diren gehienak hobeki kontserbatuta daudelako.

Bertan bizi diren espezieak honako hauek dira: gabiraia, zuhaitz-belatza, pagausoa, okil handia, hontz ertaina, zata lepagorria, zozo arrunta, garraztarroa, mendi-erregetxoa, gerri-txori arrunta, pinu-kaskabeltza, kaskabeltz handia, amilotx urdina, belabeltza eta txonta arrunta.