Hegaztiei behatzea Nafarroan

Habitats

Estepa paisaia

Ohar orokorrak

Nafarroako hegoaldeko muturrean dauden eremu jakin batzuetan historian zehar basoak zorrotz moztu izan dira eta horietan dagoen plubiometria eskasak eraginda landaredi gutxiko landak aurki ditzakegu, gehienera sasiak dituztenak. Eremu horietan higadurak nabarmen sortzen eta aldatzen ditu ordoki horietako buztinetan dauden sakanak.

Landaredi urria abaritzek, erromeroek, espartzuek eta halakoek osatuta dago, eta, oro har, estaldura eskasa egoten da. Estepa eremu horietako asko eta asko idorreko laboreekin tartekatzen dira.

Hegazti-fauna

Inguru horretan bizi diren hegaztiak bertako baldintza zorrotzetara moldatuta daude eta haietako asko esklusiboki habitat horietakoak dira. Dentsitateak baxuak dira eta, gainera, beren izaera herabetiak eta lumadi ilunak izugarri zailtzen dute horiek ikusi ahal izatea.

Bertako ezaugarri diren espezieen artean, honakoak diugu: basoilo txikia, ganga azpizuria, ganga azpibeltza, atalarra, mozoloa, landa-txirta, Portugaleko pirripioa, txoriandre arrunta, txoriandre pispoleta, kutturlio mokolaburra, kutturlio arrunta, kalandria, buztanzuri beltza, buztanzuri arrunta, buztanzuri horia, pitxartxar burubeltza, ezkai-txinboa, etze-txinboa, belatxinga mokogorria, harkaitz-txolarrea, txoka arrunta eta gari-berdantza.

Oso bakana da basoilo handi ikusgarria.