Hegaztiei behatzea Nafarroan

Habitats

Landazabal atlantikoa

Ohar orokorrak

Historian zehar, nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak landazabal itxurako paisaia sortu du Nafarroako iparraldean dauden ibarretan. Paisaia horren ezaugarri dira belardiak edo larreak. Horiek hesiek, ezpondek, landarediz inguratutako errekek eta baso txikiek mugatuta egoten dira, eta giro anitzeko mosaikoa osatzen dute.  Landazabal horiek normalean hariztiei kendutako lurraldeetan egoten dira; horregatik, horien ezaugarri den zurezko landaredia baso horietan dagoen berbera da:  haritzak, lizarrak, astigarrak, hurritzak, gereziondoak, zuhandorrak, elorri beltzak eta abar...

Hori da ibar atlantiko eta mendebaldeko mendilerroetako habitat tipiko bat, eta hein txikiago batean, Pirinioetakoa eta Pirinioaurrearen iparraldekoa ere bai.

Hegazti-fauna

Eremu zabalak, eta, aldi berean, landaredi sarria duten beste batzuk egoteak txoko asko sortzen ditu, eta horiek ederki baliatzen dituzte hegazti espezie askok. Horietarik batzuk baso-habitatetatik etorritakoak dira, eta, beste batzuk, eremu soilagoetatik. Horietan gizakiek egiten duten jarduerak mesede egiten dio hegazti orokorragoak egoteari, esaterako korbidoak, esturnidoak eta fringilidoak.

Habitat horretan arrunta da honako hegazti hauek ikustea: miru gorria, miru beltza, zapelatz arrunta, belatz gorria, galeperra, okil berde iberiarra, lepitzulia, hegatxabal arrunta, enara arrunta, uda-txirta, buztanikara zuria, txepetxa, tuntun arrunta, txantxangorria, zozo arrunta, pitxartxar burubeltza, baso-txinboa, sasi-txinboa, txinbo kaskabeltza, errekatxindorra, sasi-txori arrunta, euli-txori grisa, kaskabeltz handia, antzandobi arrunta, belabeltza, erroia, mika, araba zozo beltza, araba zozo pikarta, etxe-txolarrea, landa-txolarrea, txonta arrunta, txoka arrunta, karnaba, txorru arrunta, txirriskil arrunta, gailupa, berdantza horia, hesi-berdantza eta gari-berdantza.