Hegaztiei behatzea Nafarroan

Habitats

Goi mendia

Ohar orokorrak

Goi mendiko eremutzat jotzen dira 1.700 metrotik gorago daudenak, estai subalpetar eta alpetar deitutakoetan.

Nafarroan ipar-mendebaleko muturrean daude altuera horiek, eta, beraz, habitat hori. Dena dela, altuera gutxiagoko mendi-gailurretan basoa soiltzeak sortu du goi mendikoaren antzekoa den giro bat, eta, horren ondorioz, leku horietakoak diren espezie asko finkatu dira halakoetan. Horren adibide dira Urbasa, Andia, Aralar eta isurialdeen banalerroko hainbat mendi.

Belardi zabaletako paisaian honako hauek tarteka daitezke han-hemenka: sahatsak, haginak, ipar-ipuruak eta ipuru herrestariak, errododendroak, arrosak eta beste zuhaixka-espezieren bat. Harkaitzak eta hartxingadiak ere paisaiaren elementu garrantzitsuak dira.

Neguan ia beti elurrak estalita egoten dira eremu horiek.

Hegazti-fauna

Ez dira asko leku horietan bizi diren espezieak, baina interesgarriak dira gehienak giro horietan besterik ez daudelako. Uste izatekoa denez, dentsitate nahiko baxuak dira.

Bertako ezaugarri dira honako espezie hauek: mendi-txirta, hegatxabal arrunta, mendi-tuntuna, zozo paparzuria, buztanzuri arrunta, buztangorri iluna, harkaitz-zozo gorria, belatxinga mokohoria, erroia, mendi-txirriskila eta elur-txonta. Bakanagoa da harkaitz-txoria, eta, batez ere, lagopodo zuria.

Mendiko bazka jate duen ganaduak harrapari sarraskijaleak erakartzen ditu, esaterako, sai arrea, sai zuria eta ugatza.