Hegaztiei behatzea Nafarroan

Nafarroa eta bere biodibertsitatea

Nafarroako hegaztiak

Nafarroak hegazti aberastasun nabaria dauka. 10.000 km2 baino gehixeago dituen lurralde txiki honetan 310 espezie baino gehiago erregistratu dira: haietarik 250 modu erregularrean eta gainerakoak noizean behin.

Atal honetan Nafarroan erregistratu diren hegazti espezieen zerrenda oso eta eguneratu bat eskaintzen da, behera karga daitekeen pdf moduan (1,24 Mb). aurkituko duzuna. Hegaztien Zerrenda botoitik abiatuta, hegazti bakoitzaren fitxa espezifikoetara sar zaitezke. Horietan informazio zehatza topatuko duzu; gaur egun 49 espezieren fitxa daude erabilgarri, eta pixkana-pixkana gainerakoak sartuko ditugu.

Zerrenda hori Nafarroako hegazti-faunaren estatusa izeneko txostenean dago oinarrituta –Estatus de la Avifauna Navarra (Arratibel et al, 1999)¬–, nahiz eta lana eguneratu den, espezie berriak sartuta eta Nafarroan espezie jakin batzuen estatusa aldatuta. Aldaketa horiek hainbat bitartekoren bidez bildutako datuekin egin dira.

Antolaketa taxonomikoak eta izen zientifikoek Association of European Records and Rarities Comittees (AERC TAC, 2003) delakoaren Batzorde Taxonimikoaren gomendioei jarraitzen diete; horiek Voous (1977) delakoaren azken eguneratzea dira.

Espezieen izenak Espainiako Hegaztien Zerrendan erabilitakoak dira –Lista de las Aves de España (Gutiérrez, de Juana eta Lorenzo, 2012)–, eta dokumentu horretan aipatutako iturrietatik hartu dira.