Hegaztiei behatzea Nafarroan

Zer da Birding Nafarroa?

Birding Nafarroa “eskaintza klub” bat da; Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak sortutakoa da, Foru Komunitatean turismo ornitologikoa sustatzeko eta garatzeko. 
Eskaintza bideratzeko hegaztiei behatzeko hainbat leku gomendatu hautatu eta prestatu dira, eta, halaber, zenbait zerbitzu profesional antolatu eta eratu dira, proiektuan integratu direnak: ostalaritza-zerbitzuak, gidak eta agentziak, esaterako.

Bestalde, turista ornitologikoarentzat informazio zerbitzu bat sortu da, Hegaztien gaineko informazio sarea deitzen dena. Hori honako hauek osatzen dute: Nafarroan zehar banatuta dauden hegaztien gaineko hainbat informazio puntuk, bulego nagusi batek eta informazio eguneratu zabala eta zehatza biltzen duen web orri honek.