Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Carrusel de imágenes presentando Navarra

Nafarroako klima

Ipar-mendebaldea: Klima atlantikoa, Nafarroa beti berdea

Itsasoaren hurbiltasunak urtaro guztietako tenperaturak leuntzen ditu eta hezetasunak Baztan ibarreko edo Bidasoa ibaiaren inguruko ezaugarria den berdetasuna  sortzen du. Horixe da klima atlantikoa. Neguak leunak dira; tenperatura apalenak ia 12 gradutaraino iristen dira eta ohikoak dira behe lainoa eta zirimiria.  Udak oso atseginak dira, 22 gradu inguruko tenperatura leunekin.

Ipar-ekialdea: Mendiko klima, Nafarroa hotzena

Ipar-ekialdera mugitzen bagara, mendikateak erliebe malkartsuagoa osatzen du, klima alpinoaren ondorioa dena. Tenperaturak muturragokoak bilakatzen dira, neguan zero gradutaraino jaitsita eta eremu garaienetan elurteak sortuta. Udan, tenperatura 25 gradu ingurukoa izaten da egunez, baina gauez freskatu egiten du.

Iruña, Nafarroako Erdialdea eta Pirinioen aurreko arroak: trantsizioa

Nafarroako iparraldea atzean uzten dugun heinean, klima aldatuz doa eta neguan nahiz udan muturragokoak diren tenperaturak aurkituko ditugu. Neguak, eguzkitsuak izan daitezkeen arren, normalean hotzak izaten dira. Era berean, hilabete horietan ohikoak diren prezipitazioez gain, unean uneko elurteren bat izan dezakegu. Udak, bestalde, epelak eta lehorrak dira, eta gauak freskoak.

Hegoaldea: Erribera mediterranearra

Ebro ibaiaren sakanguneak sortutako aire masa kontinentalek erkidegoaren hegoaldeko mugan eragina dute, horregatik eremu honek klima mediterraniar-kontinentala du. Hori dela eta, egun eguzkitsuak ohikoak izaten diren arren, neguak berriz ere dira hotzak eta ipar haizeak maiz jotzen du. Erriberan udak lehorrak, eguzkitsuak eta beroak izaten dira; tenperatura altuenak 40 gradutaraino ere iritsi daitezke egun batzuetan.

<< Itzuli