Bideak

* 6. Urbasa eta Andía

Nacedero del Urederra

Urbasa mendia 1.000 metroko altueran dagoen goi-ordoki bat da, hegoaldera amiltzen dena behatoki natural ikusgarria sortuta. Gruyère gazta baten antzera, guztiz zulatuta dago, eta leize-zuloak eta kobak aurkituko ditugu han, baita belardi zabalak ere; haietan, ardiak eta zaldiak ikusiko ditugu bazkan, pagadi xarmagarriak eta turkesa koloreko ur lasaiak, Urederrako iturburukoak adibidez. Bertako bidexketan barna ibiliz gero, hondakin megalitikoak, iturri zaharrak eta artzain-bordak deskubrituko ditugu; inguruan, ikusi beharrekoak ditugu Irantzuko monasterioa edo Boilurraren museo paregabea. Mendia iparraldetik hegoaldera gurutzatzen duen ibilbide bat proposatzen dizugu.

Ibilbidearen iraupena (gutxi gorabehera): Egun bat, izartxo batez (*) markatutako alternatibak sartu gabe.

Ba al zenekien...?

Udaberri eta udan zehar, aise ikusiko dituzu Urbasako arrasoan bazkan aske egoten diren animaliak, eta haiengana hurbiltzeko aukera ere izanen duzu.

Nacedero del Urederra

Nacedero del Urederra

Sierra de Andía

Sierra de Andía

Nacedero del Urederra

Nacedero del Urederra

Monasterio de Iranzu

Monasterio de Iranzu

Parque Natural de Urbasa-Andía

Parque Natural de Urbasa-Andía

Monasterio de Iranzu

Monasterio de Iranzu

Monasterio de Iratxe

Monasterio de Iratxe

Embalse de Alloz

Embalse de Alloz

* 6. Urbasa eta Andía

GOIZEAN

Urbasa-Andia parke naturala

Urbasa-Andia parke naturala Mendialdearen eta mendebaldeko Nafarroako Erdialdearen arteko iragate-eremu bat da. Bi sarbide daude: iparraldetik, Olaztitik; eta hegoaldetik, Zudairitik.

Parkearen barnean aisiako eremu batzuk daude, baita seinalez markatutako bidexka batzuk ere, garai batean ehiztariek, artzainek, egurketariek eta ikazkinek erabilitako parajeak ezagutzeko. (+info)

Urederrako iturburuaren Erreserba Naturala


Urederra ibaia Urbasako akuifero handiaren irtenbide natural eta nagusia da. Bakedaon hasten da bidexka erraz bat, gehienbat ibaiaren ondotik doana; turkesa koloreko ur-putzuak eta ur-jauziak inguratuz haitzezko anfiteatroraino eramanen gaitu bideak, han sortzen baita lehen ur-jauzia. (+info)

 

Urbasako hegoaldean, Metauten ibarrean Boilurraren Museoa dago; han, zentzumen guztiak erabiliko dituzu gastronomiaren “urre beltz” horren aberastasuna ezagutu eta esperientzia bitxiez gozatzeko. (+info)

 

ARRATSALDEAN

Irantzuko Santa Maria monasterioa

Abadia zistertar izugarri hori XII. eta XIV. mendeen artean eraiki zen; Abartzuzatik hurbil dago, Deierrin ongi gordea. Klaustro gotikoa, dotorea eta soila du, eta inguru guztiz atsegina; hortaz, bazter paregabea da bakeaz eta lasaitasunaz gozatzeko.  (+info) Piknikgune bat dago bertan, eta zenbait bidexka atsegin abiatzen dira bertatik, adibidez Irantzu ibaiaren arroilara doana.

 

Monasterioa bisitatu eta gero, 3 aukera atsegin dituzu 20 kilometroko inguruan:

 

. Naturari lotutakoa, Allozko urtegia da, Leraten, Lizarratik 15 kilometrora. Ur urdinezko itsaso bat da, ameztiz, larrez, sasitzaz eta pinudiz inguratutakoa; han, bainu bat hartzeko, zaldiz ibiltzeko, kaiak bat alokatzeko edo belaontzi batean paseo bat egiteko aukera izanen duzu(+info).

 

. Arteari lotutakoa, berriz, Iratxeko monasterioa da, Aiegin, Donejakue bidearen baitan. Honako hauek guztiak aurkituko dituzu barnealdean: eliza erromanikoa (XII. mendea), klaustro plateresko bat, estilo herrerianoari jarraitzen dion dorre bat eta XVI. eta XIX. mendeen artean eraikitako beste areto batzuk. Haren ondoan, iturri tentagarri bat erromesaren egarria asetzeko; txorrota batetik ura dario, eta, bestetik, ardoa. (+info)

 

. Eta azkenik, historiari lotutakoa, Musen erromatar villa dugu; haren berri zehatza izanen dugu Arellanoko museo arkeologiko modernoko ibilbide estaliari jarraituz. Txunditurik geldituko zara hango upategi aparta, mosaiko zoragarriak eta taurobolioaren erritu misteriotsua ezagututa.

(+info)

GASTRONOMIA

Antzinako zaporeak atxikitzen jakin dute bide hori osatzen duten herriek. Idiazabal JD duen ardi-gazta da produktu izarra, baina ziza eta onddo ugari ere badira ibarrean; hortaz, udaberrian probatu beharrekoak dituzu perretxikoak. Babarrunak, garbantzuak, txerrikumea, mamia eta beste produktu batzuk dituzu bertako gastronomia gozoaren osagarri; eta ospe handiko upategiko ardoak ere badira haiek irensten laguntzeko. Bazkalondoan, ezin falta patxaran on bat.

JARDUERAK

Urbasa eta Andia eremu bikainak dira mendi-ibilaldiak, BTT eta espeleologia egiteko.  Zoragarri pasako duzu, baita ere, Larraonako Urbasa abentura-parkean, eta bestelako jarduerak egiteko parada ere izanen duzu, hala nola paintball, parapentea edo ur-jarduerak Allozko urtegian. Inguruko upategiak eta monasterioak ezagutzeko bisita gidatuak dira kontrapuntu kulturala. Bestalde, kontsultatu Irantzuko Lurretan garatutako programa zabala. (+ info)