Bideak

*4 Bertiz, Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi eta Bortziri

Señorío de Bertiz

Oraingoan, mendebaldeko Pirinioak bisitatuko ditugu; hango ibarrak berde-berde daude kasik urte guztian zehar, Kantauri itsasoa oso gertu baitute. Bideak honako paraje hauetara eramango gaitu: Bertizko Jaurerriaren parke naturala, Baztan eta Bortziriak ibarretako herri ederrak, harri arrosakara eta balkoi handiak harro-harro agertzen dituzten etxeak baitituzte, eta Urdazubi eta Zugarramurdi herri sorginduak, hagitz ezagunak bertako leize eta sorginengatik. Nafarroa atlantikoa da, klima leunekoa, errotak eta jauregiak erakusten dituena; kapare, kontrabandista eta ehiztarien lurraldea. Ezagut dezagun...

Ibilbidearen iraupena (gutxi gorabehera): Egun bat, izartxo batez (*) markatutako alternatibak sartu gabe.

Ba al zenekien...?

Elizondon gertatzen da Dolores Redondoren trilogia arrakastatsuaren trama; eta, bestalde, Zugarramurdin grabatu zen 8 Goya eskuratu zituen "Zugarramurdiko sorginak" filma.

Señorío de Bertiz

Señorío de Bertiz

Mirador de Baztan

Mirador de Baztan

Elizondo

Elizondo

Etxalar

Etxalar

Lesaka

Lesaka

Cueva de Urdazubi/Urdax

Cueva de Urdazubi/Urdax

Cueva de Zugarramurdi

Cueva de Zugarramurdi

Vía verde del Bidasoa

Vía verde del Bidasoa

*4 Bertiz, Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi eta Bortziri

GOIZEAN

Bertizko Jaurerria parke naturala

Goiza une zoragarria izan daiteke Oieregin dagoen paraje natural horretan murgiltzeko, Iruñetik 49 kilometrora. Sarreran, lorategi historiko-artistiko txiki bat dago, espezie exotikoz betea, baita Natura Interpretatzeko Zentro bat ere, non inguruko aberastasun naturala azaltzen baita modu didaktiko batez. Parkea aisia-gune erakargarria da, eta baso atlantiko horretaz gozatzeko aukera ematen duten zenbait ibilbideren abiapuntu ere. (+info)

Valle de Baztan

Siempre verde, ha sido tierra de hidalgos, de contrabandistas, de pastores y de peregrinos que acudían a Santiago por una ruta alternativa. Lo conforman 15 pueblos que poseen numerosos palacios señoriales y cuidados caseríos levantados entre los siglos XVII y XIX con el dinero de indianos y de vecinos que trabajaron en la corte española, que salpican un paisaje de bosques, cultivos y prados donde pasta el ganado. Una de las más bellas panorámicas del valle la tenemos desde el mirador de Ziga. (+info)

Irurita

Jauregia Erdi Aroko dorreak ematen dio ongietorria bisitariari; garai barrokoan osatu ziren haren eraikitze-lanak.

Elizondo

Ibarreko herriburua; etxetzar lirainen arteko karriketan ibiltzera gonbidatzen du. Argazkiak egiten hasiz gero, hona hemen onenetako batzuk: Antxitoneko zubitik dagoen ikuspegia, Txokoto zubia, Foruen plaza, udaletxea, Santiago eliza arrosakara edo Arizkunenea jauregiaren atzealdea.  Leku horietako anitz agertzen dira Dolores Redondo idazlearen trilogia arrakastatsuan. Gainera,  Baztango museoan, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran herria nolakoa zen ikusteko aukera izanen dugu.(+info)

Denbora izanez gero, Arizkunera joaten ahal zara; agoten kontuari lotutako herria da, eta Xabier Santxotena museoa bisitatzeko parada izanen duzu han; zurezko eskulturak erakusten ditu, bai aire zabalean, bai zenbait bordaren barnean, euskal mitologiari buruzkoak. (+info)

Galtzeko gogoa ematen duten bazter natural anitz daude inguruan, adibidez Xorroxin ur-jauzia Erratzun, Izpegiko ikuspegia eta trikuharriak, Erratzu-Aldudeko megalitoak eta Gorramendiko mairu baratzeak.

Tarde

Urdazubi

San Salbatore monasterio erromanikoaren ondoan, XVIII. mendeko errota zahar batek garia eta artoa ehotzeko prozesu tradizionala  erakusten du. Eta Leorlas auzoan, Ikaburuko leize ikusgarria ezkutatzen da, duela 14.000 urte sortutakoa. Bisita gidatua eginez gero, estalaktita eta estalagmiten formazio ederrak ikusiko dituzu hango galerietan, eta Urtxuma errekaren murmurioa adituko duzu, leizearen barnetik sigi-saga doala. (+info)

Zugarramurdi

sorginei lotutako herria da ezinbestean, eta, orain, zinemari lotutakoa ere bai; izan ere, han grabatu zen “Zugarramurdiko sorginak” filma, gerora 8 Goya eskuratuko zituena. Tunel natural eder hori 120 metro luze da, eta 12 metrora bitarteko altuerak ere baditu. Izugarri erakargarria da, hein batean hura inguratzen duen halo magikoagatik; izan ere, akelarreak egin ziren han XVII. menderaino, eta hango bizilagun batzuk erre zituzten haiek zirela kausa. Sorginen museoa dago leizetik hurbil; han, sorginen munduaren berri eman, eta XVII. mendeko gizarte nafarra nolakoa zen ere erakutsiko digute. + info

Hona hemen arratsalderako alternatiba atsegin bat: errepide bihurgunetsu bat hartzea eta Bortzirietara joatea: hiri kategoria duten 5 herrik osatzen dute eskualde hori, Bidasoa ibaiaren bi aldeetan. Lurralde horretan Bidasoako bide berdean barna ibiltzeko aukera izanen duzu, Frantziako mugatik hurbil abiatzen baita, Elizondoraino. Eta hagitz ederrak diren zenbait herri ezagutzeko aukera ere, Bera eta bertako gune historiko interesgarria adibidez, Etxalar eta hilarriz osaturiko lorategi originala, edo Lesaka jauretxe anitz dituen herria.

GASTRONOMIA

Gastronomiagatik ere nabarmentzen da mendebaldeko Pirinioen alde hori. Ehizakiak, axuri errea, txuletoia txingarretan errea, ziza-onddoak, patea, likoreak, sagardoa, gazta eta mamia dira hango plater nagusiak. Eta gozozalea bazara, probatu artisau-gozogintza edo hur osoak erabiliz egindako txokolatea, zeina artisau-moduan egiten baita hango lantegietan.

Actividades

Podrás recorrer diversos senderos a pie o en bicicleta, pasar un día inolvidable lanzándote en tirolinas o en el péndulo en los parques de ocio Baztan Abentura Park o en Irrisarry Land, y practicar arborismo en el parque Bertiz Abentura Park. Existen además tres molinos visitables: el de Urdazubi/Urdax, el de Etxaide en Elizondo y el de Amaiur. No dejes de degustar el típico talo en este último. Y para finalizar, también podrás asistir a visitas guiadas a escenarios literarios y cinematográficos de la zona.