Paseos guiados andando o en bici
2018ko uda honetan, paseo gidatuez osatutako programa ederra eskaintzen dizu Nafarroak, natur-naturala eta oso osasungarria, edonork egiteko modukoa gainera. Ingurua primeran ezagutzen duten gidarien eskutik joango zara beti, eta aukera bikaina da tokiko kulturarekin harremanetan sartzeko; erabaki bakarra geratzen zaizu: oinez ala bizikletaz. Zure zain gaude!

 

PASEOAK OINEZ bidexketan barna, jarduera erakargarriekin osatu daitezkeenak, hala nola dastatze gastronomikoekin, bisita gidatuekin eta naturako tailerrekin. Halaber, paseo laburrak egin ahalko dituzu Donejakue bideko etapetan barna.  Argibide gehiago. hemen.


PASEOAK BIZIKLETAZ: Nafarroako paraje ederrenetako batzuk ezagutuko dituzu haiei esker, hala nola bide berdeak, Iruñeko Arga ibaiaren paseoa, Errege Bardeako basamortua edo Estellerriko BTT zirkuitua. Zeure bizikleta ekar dezakezu, edota alokairu-zerbitzuetan eskatu. Argibide gehiago. hemen.