Natura hunkigarria

Pirinioetako gailur elurtuetatik Errege Barde lehorretaraino, eskualde honetako aberastasun naturala, beti errespetatu eta kontserbatu dena, ezagutzera animatzen dizugu. Nafarroaren aniztasun klimatikoa harrigarria da gurea bezalako erkidego txiki batentzat, baina hari esker, ondare bikaina dugu: beti berdeak diren haranak, esaterako Erronkari edo Baztan; baso liluragarri eta koloretsuak, adibidez, Iratiko oihana, Orgiko basoa edo Kintoa; eta urak moldatutako zintzurrak, bertigoa eragiteko modukoak, hala nola Irunberriko arroila edo Arbaiungo arroila.

Gainera, urtegi lasaiez gozatzeko aukera izango duzu, adibidez, Leurtzakoaz; edo basoz inguratutako urtegiez, esate baterako, Irabia edo Eugikoez; bai eta urtegi aktiboez ere, hala nola Allozkoaz; eta hegaztientzako aintzirez era bai, besteak beste Pitillasko aintzira edo Las Cañas aintzira. Halaber, kondairazko kobazulotan, adibidez, Zugarramurdin barrena sartu ahal izango zara, bai eta eraketa politak ezkutatzen dituzten haitzuloetan ere bai, adibidez, Mendukilon eta Uradazubin.  Nafarroan hainbat eremu babestu daude, besteak beste, hiru parke natural: Bertizkoa, Urbasa-Andiakoa eta Errege Bardeetakoa.

Natura maite baduzu, hemen gozatuko duzu.

Nafarroa aurkitzeko arrazoiak