Santiago bidean sartzeko atea

Nafarroa Santiago Bidearen atea da penintsulan eta bi bide nagusik zeharkatzen dute: Pirioniotik sartzen dena, Orreaga mitikotik, eta Aragoitik datorrena, alegia, Zangoza zeharkatzen duena.  200 kilometroan zehar ondare artistiko emankorraz eta dibertsitate natural, kultural eta gastronomikoaz gozatzeko aukera dugu, Frantziar Bidea deritzon bidearen barruan, hain zuzen, XI. mendean Antso III.a errege nafarrak bide ofizial gisa sustatu zuenaren barruan.

Autoz, oinez, bizikletaz edo zaldiz egin dezakezu, baina parekorik ez duen bide historiko horretan murgilduko zara beti. Bidea truke kulturalaz hornitu zen eta gaur egun ere oinezkoen topagunea da. Oinezko horiek erlijiotasunagatik, kulturagatik edo kirolagatik ibiltzen dira, baina, edonola ere, esperientzia pertsonal ahaztezina da guztientzat.

Erdi Aroan jaio eta garai hartan izan zuen unerik gorena, baina bidea inoiz baino biziagoa dago orain.

Nafarroa aurkitzeko arrazoiak