Ciclistas en lo alto del monte Lakartxela

Nafarroa, bestelako turismoa

Hartu atsegina, eta etor zaitez neguan Nafarroara! Begiratu ideia hauei

Nafarroa, denetarik duen erresuma txikia

Nafarroako Turismoko web ofizialera iritsi zara.
Ongi etorri, bihotzez! 

Orain geurea da txanda, eta hurrengo lerroetan proposamen, ideia eta aukera asko plazaratu ondoren zuri pasatuko dizugu, gure lurretan zuretzat dagoen guztia ikus dezazun. 

Nafarroa, endorfina fabrika

Zure bihotzak indarrez lata egitea eraginen duten jarduerak:

Deskargatu gure ibilbideen aplikazio berria

Nafarroan nahitaez ikusi beharreko 12 toki zoragarriak

Hainbat gauzagatik xarmatzen ditu Nafarroak bisitariak... toki berezi-bereziak daude, eta harrotasuna eta esker ona sentitzen dugu edertasun handi hori ikusita. Eta, jakina, edertasun hori zurekin partekatu nahi dugu.

Nahi duzu lur honen xarma sentitu?​​​​

  • Donejakue Bidea

    Donejakue Bidea

    Hari esker dugu ondare historiko eta kultural aberats hau, benetan harro egoteko modukoa.

  • Iruña

    Iruña

    Hiri bizidun eta polita, asteburuko joan-etorri baterako aproposa.

  • Errege Bardea

    Errege Bardea

    Biosfera erreserba izendatutako basamortu hau Pirinioetatik ordubetera dago.

  • Iratiko oihana

    Iratiko oihana

    Edozein urtarotan ederra den "oihanen erregea".

  • Baztan

    Baztan

    Beti berdea, atsegina, harrigarria, baserri-etxe ederrekin eta jende onarekin.

  • Tutera eta Lizarra

    Tutera eta Lizarra

    Ondare kultural bikaina duten bi hiri, bi txango eder egiteko modukoak.

  • Erriberriko gaztelua

    Erriberriko gaztelua

    Nahitaez ikusi behar duzun bat. Bestela damutuko zara.

  • Zugarramurdiko leizea

    Zugarramurdiko leizea

    Sorginkeriaren mundura eramango zaituen espazio natural zirraragarria.

  • Irunberriko eta Arbaiungo arroilak

    Irunberriko eta Arbaiungo arroilak

    Bi arroila, bide berde bat eta sai arreen kolonia handia.

  • Urederraren iturburua

    Urederraren iturburua

    Izenak "ur ederrak" esan nahi du. Ederra bezain hauskorra da erreserba hau.

  • Orreaga

    Orreaga

    Gudu bortitzen gertalekua eta Bidearen atea.

  • Bertizko Jaurerria

    Bertizko Jaurerria

    Nafarroako natura-parkerik erromantikoena.

Nafarroa sakon ezagutu nahi duzu?

Baliteke lehen aldiz etortzea, edo aurreko batean hemengo esperientzia gustukoa izan eta errepikatu nahi izatea. Edo eskualdeak apurka-apurka aurkitzea, edo berraurkitzea. 

Zure kasua edozein dela ere, 10 ibilbide proposatzen dizkizugu Nafarroako mapa guztia orrazteko eta gauzak errazteko. Ibilbide bakoitzean, ezin galduzko guztia ikusiko duzu: baliabide naturalak, monumentuak, gastronomia eta jarduerak.

Espero dugu baliatuko dituzula apurrik ere ez galtzeko.

 

Nafarroa ezagutzeko 10 ibilbideak ikusi nahi ditut
San Pedro de la Rúa

Gustu guztietarako planak

Jardueretan parte hartuz eta askotariko esperientziak biziz gozatzen duten pertsona horientzat guztientzat. Zure gustukoak aurkituko dituzu! Eman begiratu bat egiaztatzeko.

  • Iruñerako bisitaldi gidatua

    01 ene - 31 dic

    Iruñerako bisitaldi gidatua

  • Bisitatu San Bartolome gotorlekua

    15 mar - 02 abr

    Bisitatu San Bartolome gotorlekua

  • Karlismoaren Museoa

    01 ene - 31 dic

    Karlismoaren Museoa

Festak, ekitaldiak eta ikuskizunak

Eta, aspertzen bazara, nahi duzulako da.

 

  • Overtrails Adventure erronka

    Varias fechas

    Overtrails Adventure erronka

  • Pintxoaren astea

    Eguneratu gabe

    08 mar - 17 mar

    Pintxoaren astea

  • Aste Santuko ekitaldiak

    28 mar - 31 mar

    Aste Santuko ekitaldiak

Harpidetu zaitez Newsletterera!

Eta informa zaitez Nafarroako Turismo plan onenei buruz

Harpidetu zaitez Newsletterera!

​​​​​​​

Norekin ibiltzen zaren esan eta zer egin esanen dizut

Argi daukazu norekin etorriko zaren bidaian?

Berdin da nola dibertitzen zaren, zure familia-profila zein den, ikasten edo lan egiten duzun, kirola maite duzun, artea edo bestak maite dituzun, haurrekin zatozen edo adinduna zaren... Nafarroan zaila izanen baita zuretako plan bat ez aurkitzea.

Amanecer en la Reserva Natural de Larra

Turismo irisgarria Nafarroan: gozatu erresumaz mugarik gabe

Nolakoa zara?

Askotarikoa, ezta? Aldatzen gara garaiaren arabera.
Batzuetan, toki berriak aurkitu nahi ditugu; beste batzuetan, berriz, deskonektatu edo giroz aldatu hiri eder batean. Hori bai, gastronomia gogo dugu beti!

 

Noiz etorriko zara?

Aprobetxatu ahalik eta gehien Nafarroan zaudela, eta gozatu urtaro bakoitzeko onenaz.

Laster ikustea espero dugu!

Badakizu hau zure etxea dela