Zer nahi duzu?

LANDA TURISMOA LANDA TURISMOA

Aitzindariak izan ginen 1991n, bideari ekin genionean. Gaur egun, erreferente handiak izaten jarraitzen dugu.

Arkitektura tradizionaleko etxe zainduak eskaintzen dizkizu Nafarroak; osorik aloka ditzakezu, edo nahi adina logela. Haietan, ingurune lasaiaz eta tokian tokiko kultura atseginaz gozatzeko aukera izanen duzu, ohiko mundutik deskonektatuta eta naturan bertan. Halaber, handik abiatuta, Nafarroa pixkana-pixkana ezagutzeko parada izanen duzu. Ezagutu lurraldearen funtsa, zapaldu egurra eta ukitu harria, arnasa sakon hartu eta oxigenoa barneratu, jolastu, irri egin, irakurri, patxadaz gosaldu, piztu tximinia... hartu denbora unerik onenak bizitzeko.

GURE IZAERAREN EZAUGARRIAK

Murgildu berriz ere landa-bizimoduaren funtsean, landetxe tradizional eta atseginetan.

EZAGUTU NAFARROA ZURE ETXETIK BERTATIK

Inguru hurbila ezagutu nahi izanez gero, kontsultatu Nafarroan ezagutu beharreko bideak eta leku garrantzitsuak.

ANIMALIAK ETA BARATZEA HURBILAGOTIK EZAGUTZEKO ESPERIENTZIAK

Erlezaintzaren mundu bitxira hurbilduko zaituzten landetxeak
Actividades y Experiencias

Erlezaintzaren mundu bitxira hurbilduko zaituzten landetxeak

Landetxe batean ostatu hartzea deskonektatzearen sinonimo da; lasaitasunaz, paisaia zoragarriez eta herri zainduez gozatzeko aukera aparta. Hori bakarrik ez: ama lurrari buruzko ezagutza zabaltzeko aukera.

Bisita gatzaga batera
Actividades y Experiencias

Bisita gatzaga batera

Vive el curioso proceso de obtención de sal de forma artesanal, te sorprenderá.

Etorri egun bat baserrian ematera
Actividades y Experiencias

Etorri egun bat baserrian ematera

Hurbildu landa-mundura; balioak ikasiko dituzu, hala nola ingurumena eta animaliak errespetatzea. Baserri-eskolak oso modu polita eta dibertigarria dira beti txikienak nekazaritza eta abeltzaintzara hurbiltzeko.

Landa etxeak nekazaritza-turismoarekin
Actividades y Experiencias

Landa etxeak nekazaritza-turismoarekin

Haurrekin bidaiatzen duzu eta inguru naturala zuzenean ezagutu dezaten nahi duzu? Haurtzaroko uneak gogorarazi eta naturarekin konektatu nahi duzu?