Zer nahi duzu?

NAFARROAKO PIRINIOAK
NAFARROAKO PIRINIOAK

Leku ederra eta paregabea beren funtsa eta jatortasuna zaintzen jakin duten naturarekin eta kulturarekin konektatzeko.

Nafarroako Pirinioek mendilerro horren mendebaldeko herena hartzen dute, eta gainbehera doaz emeki-emeki ekialdetik mendebalera, itsasoraino. Aise iristeko moduko mendiak dira, bikainak paseatzeko, baso ikusgarrietan sartzeko –Iratin edo Bertitzen, adibidez– edota arroilak ikusteko, Irunberrikoa edo Arbaiungoa, kasu, non sai arreak hegan ikusiko ditugun zerura begiratuz gero. Berez lurralde natural bat dira, bere tradizioak eta kultura zaintzen jakin duena, adibidez, baserri sendoak eta gastronomia gozo-gozoa, eta zenbait altxor artistiko ere bai, hala nola Orreagako kolegiata edo Aralarko San Migel santutegia. Gainera, haietan jarduera ugari izango dituzu naturan bertan aritzeko.

AKTIBA ZAITEZ

Deskonektatzeko, bizirik sentitzeko, gauza berriak probatzeko, irri egiteko, zeure buruari erronka egiteko... Zerorrek aukeratu.

LURRALDE HONETAN MURGILTZEKO IDEIAK

Ez dakizula zer den talo bat?
Actividades y Experiencias

Ez dakizula zer den talo bat?

Hurbildu Amaiurko errotara landa giroko opil hori ezagutu eta dastatzera

Erlezaintzaren mundu bitxira hurbilduko zaituzten landetxeak
Actividades y Experiencias

Erlezaintzaren mundu bitxira hurbilduko zaituzten landetxeak

Landetxe batean ostatu hartzea deskonektatzearen sinonimo da; lasaitasunaz, paisaia zoragarriez eta herri zainduez gozatzeko aukera aparta. Hori bakarrik ez: ama lurrari buruzko ezagutza zabaltzeko aukera.

Casas rurales con agroturismo
Actividades y Experiencias

Casas rurales con agroturismo

¿Viajas con niños y quieres que conozcan el mundo natural de primera mano? ¿Te apetece revivir momentos de la infancia y conectar con la madre naturaleza?

Bizi egonaldi magiko bat
Actividades y Experiencias

Bizi egonaldi magiko bat

Sentitu Tom Sawyerren pare, edo izan printze, troglodita edo mongol bat alojamendu paregabe batean bestelako egonaldi batez gozatzen duzun bitartean.

TURISMO AKTIBOKO ETA ABENTURAKO PROPOSAMENAK

Bisita gidatuak, 4 x 4 batean, Iratiko oihanean barna
Actividades y Experiencias

Bisita gidatuak, 4 x 4 batean, Iratiko oihanean barna

Europako pagadi handienetako bat ikusteko eta ulertzeko modu aparta, txunditurik utziko zaituena.

Tirolina erraldoien zirkuitua eta bisita ikusgarriak Baztanen
Actividades y Experiencias

Tirolina erraldoien zirkuitua eta bisita ikusgarriak Baztanen

Ezagutu Baztango paisaia-aberastasuna tirolina edo pendulu batetik behera boteaz.

Ikasi orientatzen Urbasan
Actividades y Experiencias

Ikasi orientatzen Urbasan

Oso dibertigarria da naturaz gozatzea zuzeneko bidea aurkitzen irakasten dizuten bitartean.

Dastatu udazkeneko mikologia Iratiko oihanean
Actividades y Experiencias

Dastatu udazkeneko mikologia Iratiko oihanean

Txango erraza proposatzen dizugu, naturaz inguraturik, Iratiko oihan ikusgarrian barna.