Zer nahi duzu?

Iruña Iruña

Hiri berdea, harresitua eta gourmeta; handik, Nafarroako onena ezagutuko duzu eroso-eroso.

Erromatarrek fundatua eta Donejakue bidean bertan, Iruña mundu guztian ezaguna da nazioarteko ospea duten sanferminak han egiten direlako. Baina, festaz harago, Nafarroako hiriburua hiri modernoa eta abegikorra da gaur egun, une atsegin asko bizitzeko aukera eskainiko dizuna: ehunka urte dituzten harresien artean eta galtzada-harrizko karriketan ibili; parke eta terrazetan atseden hartu; giro handiko alde zaharrean pintxo gozo-gozoak hartu; historia handiko monumentuak bisitatu; dendaz denda joan; primerako ikuskizunetara joan; edo tradizio handiko kirolak ikusi, pilota kasu. Gainera, Nafarroako erdigunean egonik, leku bikaina da hango leku garrantzitsuak ezagutzeko.

BIZI IRUÑA

Dastatu gure gastronomia, parte hartu gure ekitaldietan, eraman oroigarriren bat eta primeran pasa seme-alabekin.

Hiriaz eta inguraz gozatzeko jarduerak

Gozozaleentzat desegokia
Actividades y Experiencias

Gozozaleentzat desegokia

Zoaz gozogintzaren munduan xarma eta tradizio handia duen denda hau ezagutzera eta dastatu bere produktuak: karamelu makiladunak, garrapiñatuak, turroiak... hatzak miazkatuko dituzu.

Iruñako bisita gidatua
Actividades y Experiencias

Iruñako bisita gidatua

Erresumako hiriburuko sekretu guztuiak aurkituko dituzu; ezin duzu galdu.

Iruña uretatik
Actividades y Experiencias

Iruña uretatik

Begirada bat Iruña natural eta monumentalera, Arga ibaian behera kayak batez egindako ibilbide turistiko batean.

Entzierroa ikustea
Actividades y Experiencias

Entzierroa ikustea

Hiruzpalau minutuko zirrara, suhartasuna, tradizioa eta ausardia. Hesian, zezen-plazan edo balkoi batetik, zeuk aukeratu.