Zer nahi duzu?

MICE TURISMOA MICE TURISMOA

Iruña aukeratuta, bete-betean asmatuko duzu. Egoitza atsegina eta profesionala, itsasotik, mendialdetik eta basamortutik hurbil.

Nafarroa leku estrategikoan dago, Europako atea baita, eta komunitate berritzaile eta profesional gisa sendotu da, bizi-kalitatean aditua; halaber, bisitariaren ongizatea eta zoriontasuna zaintzen ere badaki. Iruña du hiriburu, erdigunean kokaturik; hortaz, bikaina da Nafarroako turismo-leku garrantzitsuenak bisitatzeko, baita inguru hurbilekoak ere, hala nola Guggenheim museoa, Donostia edo Biarritz, azken hori Frantziako kostaldean. Gainera, azpiegitura modernoak ditu, eta zure ekitaldien neurriko egoitzak ere bai, zure biltzar, bilkura edo sustapen-bidaiak arrakasta lortu eta esperientzia gogoangarria izan dadin.

ZURE NEURRIKO EGOITZAK

Azpiegitura handiak edo kokaleku bereziak, ezaugarri komun bat dutenak: zerbitzu-bokazioa eta profesionaltasuna.

NAFARROA, HELMUGA GOZAGARRI BAT

Gastronomia xaloa eta ondare natural zein kultural handia izanik, eskaintza zabala dago aukeran zure agendaren osagarri.

Proposamenak zure aisialdiaz gozatzeko Nafarroan

Adrenalina eta dibertsioa guztientzat. Animatzen?
Actividades y Experiencias

Adrenalina eta dibertsioa guztientzat. Animatzen?

Erakutsi zure trebezia familia giroan, bikotearekin edo lagun-taldearekin.

Arguedasko koba-etxeak
Actividades y Experiencias

Arguedasko koba-etxeak

Ezagutu eta betikotu oihal batean Argedasko koba-etxeak, Soledad margolariaren eskutik.

Bisita gidatua Iruñean, ardoak dastatu eta aperitiboa hartzeko aukerarekin
Actividades y Experiencias

Bisita gidatua Iruñean, ardoak dastatu eta aperitiboa hartzeko aukerarekin

Beatriz izanen dugu bidelagun batetik ondarea eta bestetik gastronomia nahiz ardoak bikain uztartzen dituen bide osatu horretan zehar.

Bisita gidatuak, 4 x 4 batean, Iratiko oihanean barna
Actividades y Experiencias

Bisita gidatuak, 4 x 4 batean, Iratiko oihanean barna

Europako pagadi handienetako bat ikusteko eta ulertzeko modu aparta, txunditurik utziko zaituena.