Zer nahi duzu?

Sannas

Hortzetako eta aurpegiko Sannas Hortz-Klinika odontologiaren gaineko erreferentzia-zentro bat da, sektorean 26 urteko esperientzia duena.

Klinika horrek hortz-protesiaren arloko laborategi moderno bat du (Dentiruña), eta Espainiako Odontologoen Kontseilu Nagusiak onetsitako irakaskuntza-zentroa da; halaber, Osasun Zentro Espezializatu gisa onetsi du Nafarroako Gobernuak.

Odontologiako eta aurpegiko medikuntza estetikako zerbitzu guztiak eskaintzen ditu eremu bakar batean, ospitale mailako instalazio medikoak eskainiz.

Eguneroko lanean, nabarmentzekoa da osasunak eta prebentzioak duten garrantzia. Horregatik, hain zuzen ere, aho-prebentziorako zentro bat du, baita gaitasun handiko koadro mediko espezializatu bat; horiei esker, erantzun egokiak eman diezazkieke pazienteen behar eta exijentziei, betiere zerbitzu bikaina eta kalitatekoa eskainiz.