Zer nahi duzu?

San Juan de Dios

San Juan de Dios ospitaleak honako ezaugarri hauek ditu: izaera berritzailea, bikaintasunaren bilaketa nekaezina osasun laguntzan, eta etengabeko hobekuntza.

Horregatik, azpiegitura berrituak ditu, azken teknologiak erabiltzen dituztenak betiere medikuntza modernoaren exijentzietara egokituta; orobat, erosotasun handienak eskaintzen dituzten instalazioak ditu. Hori guztia pazienteek eta haien laguntzaileek zainketa mediko aurreratuenak izan ditzaten beren ospitale-prozesuan, betiere ingurune eroso batean.

70 urtetik gorako esperientzian zehar, sektoreko erreferente bilakatu da zentroa. Kirurgia Handi Anbulatoriko eta Egonaldi Laburreko zerbitzu bat dago bere Bloke Kirurgikoan, baita kirurgia-ondoko ospitalizaziorako Kirurgia Unitate zabal bat ere.

Hori guztia eta espezialistaz osatutako diziplina anitzeko taldea aintzat hartuta, ziurtatua dago zentroan eskaintzen den kalitatea, baita segurtasun medikoa eta ospitale-profesionaltasuna ere.